Martxoa
8 > 29
artea-noka-artea-hika:-christine-etchevers-ek-bere-obrak

Artea noka, artea hika: Christine Etchevers-ek bere obrak

Erakusketa

Emaztearen Nazioarteko Egunaren ospatzeko antolatzen dugun erakusketaren karietarat, Christine Etchevers-ek bere obrak Donibane Garazin erakutsiko ditu, 2019ko martxoaren 8tik 29rat.

Kanbon sorturik, Bordeleko Arte Ederren Eskolako, Christine Etchevers etxe-atelier batean bizi da eta han lan egiten du. Etxe hori Kanboren eta Luhusoren arteko kaskoetan da, Baigura eta Mondarrain (Arranomendi) agerian dituela. Kolorez eta euskal kultura bisualaz beteak diren margolan abstraktuak egiten ditu. Haren inspirazio iturrien artean, euskal hilarrien irudiak eginkizun handia izan du.

Erakusketaren estreinaldia martxoaren 8an iraganen da, ortziralearekin, 18:30etan; solasaldi-eztabaida bat izanen da, artistaren eta erakusketa-arduradun nagusi den Jean Idiart-en artean.

Erakusketa astelehenetik ortziralerat irekia izanen da, 8:30etarik 12:00ak arte eta 14:30etarik 17:30ak arte Herriko Etxeko sargiako atarian, eta ortzegunetik iganderat, 15:00etarik 18:00ak arte, Zitadelako Karrikako 22an

Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin.

Herria: Donibane Garazi

artea-noka

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723