Ago. > Ira.
8 > 15
inaki-olazabalek-zarautzen-erakusten-ditu-bere-eskulturak

Iñaki Olazabalek Zarautzen erakusten ditu bere eskulturak

Erakusketa

"Iñaki Olazabalek autonomia formala lortu du bere piezetan. Ematen du euskal eskultura abstraktua gainditzetik sortzen direla piezok, nahiz eta haren arrasto edo keinu batzuk gordetzen dituen (maklatuak, espazialtasunak edo hustuketak), baina materialaren tratamenduan eta egiturazko artikulazioan ekarpen berezi bat eginda.

Formaren presentzia erradikalizatu egiten du, saiakeraren eta makurduraren esanahiak ezkutatzen dituen irrika eraikitzaile batean. Adibidez, soldatzeko moduan, metalezko txapak gainjarri egiten ditu urtutako materialarekin.

Material urtuak tantakatu, zikindu eta aberetu egiten ditu azalerak, eta testurak eta akabera indartzen ditu, zinkaren eta eztainuaren gris neutroetan herdoilduta; horiek, aldi berean, zehaztu egiten dituzte formak —aplikatutako ofizioaren bidez humanizatutakoak—, eta, gainera, forma horiei erregistro epidermikoak ekartzen dizkiete, filiazio alemaniarraren adierazkortasun neurritsu batean.”

Javier Balda

ORDUTEGIA

Egunero 18:30 - 20:30

Lekua: Torre Luzea - Kale Nagusia, 28

Herria: Zarautz

olazabal.111918 (pdf | 682 Ko)

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723