Urr. > Aza.
2 > 17
bekoz-beko--ipar-amerikako-mendebaldeko-euskaldunen-potretak-zoe-bray-ren-eskuz

Bekoz beko - Ipar Amerikako mendebaldeko euskaldunen potretak, Zoe Bray-ren eskuz

Erakusketa

Hemen aurkeztuak diren potretetako pertsonak adin desberdinetakoak eta eremu profesional eta sozial anitzetakoak dira. Baina denak estatubatuar hiritarrak dira eta Euskal Herriarekin loturik sentitzen dira, beren arbasoak hangoak baitziren. Gainera, lotura hori iniziatiba sozial eta kultural batzuetan aktiboki parte hartuz sendotzen dute.

Euskal nortasunaren alderako engaiamendu hori ikertu nahi izan du Zoe Bray-ek, Ipar Amerikako mendebaldera heldu eta denbora gutira, duela zenbait urte.

“Teknika tradizionaletan formatu artista eta aldi berean antropologo izanik, beti interesatu zait ikustea pertsonaren irudikapena nola eta zer testuingurutan eraikitzen den. Potret egile gisa lan egin nuen, jadanik, hainbat urtez, 2011n Europatik joan aitzin, Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroan postu bat hartzeko.”

"Ene gaien artean, esperientzia berri batzuen bizitzeko edo lanbide baten bila Italiara eta Alemaniara joan ziren euskal jatorriko gazteak baziren. Ameriketako Estatu Batuetan, euskal diaspora zaharrago bat bazela ohartu naiz, zeinak sare askoz zabalagoetan oinarritua baita eta bere erroak testuinguru zehatz batean sartzen baititu.”

“Ipar Amerikako mendebaldera joatean, banekien ene birraitatxiren urratsetan nenbilela; Nafarroa-Beheretik abiatu zen XX. mendearen hastapenean, orduko euskaldun anitz bezala, Nevadan artzain gisa lan egiteko. Ni ere eskualde hartan plantatzera joatean, nihauren nortasunaz eta nihaur euskal diasporaren kide gisa kokatzeko maneraz gogoetatzeko beharra sentitu dut. Enetako, potretak pintatzea harreman zuzenak lotzeko manera bat izan da, euskal amerikanoen komunitate horrekin lan eginez, pintura irudikapen bat baino aise urrunago joaten den proiektu baten inguruan."

Lekua: Baionako Euskal Museoa

Herria: Baiona

Urr. > Aza. (2019)
4 > 1

GaztEKaitza II

Erakusketa

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723