Ekaina
3 > 26
pierre-gauthier-dubedat--margolanak

Pierre Gauthier Dubédat - Margolanak

Erakusketa

Donibane Garaziko herriko etxeko ezkaratzean,

Astelehenetik ostirala arte, 9:00-12:00 eta 14:00-17:30

Lekua: Herriko Etxea

Herria: Donibane Garazi

Uztaila
2 > 30

Le Sentier Poétique

Erakusketa

Erakusketa honek bertako bi artisten lanak aurkezten ditu: Miren Laxague eta Mauricette Stévenot.

Miren Laxague Aiziritzekoa da. Arte Ederrak Pauen eta Nantesen ikasi zituen eta orain Angelun bizi da. Akrilikoa erabiltzen du olerkiez ilustratzen dituen pintura koloretsuak sortzeko.

Mauricette Stévenot Baionarra da. Bere pinturak akrilikoz eta beste material batzuez (artilea, soka, etab.) osatzen ditu.

Bi artista horiek beren “bidexka poetikoa” bisitatzera gonbidatzen gaituzte. Bisitari guztiei itxaropena eta askatasuna eman nahi dizkien ibilbide poetikoa da, aldaketa sakonak eta ziurgabetasunak gertatzen diren garai honetan... Pinturak eta buztinak dira. Horien artean, Mexikon, Markos komandanteak argitaratu zituen maien ipuinetan oinarritzen den "Tou-Min-Txa-Su" herria, jainkoen jatorrizko herria ezagutuko dugu.. Horrekin batera, guztien kontsolarako, artistek quitapenas, penen kentzeko zuhaitz bat jarriko dute. Azkenean, Miren Laxaguek "La maison sans toi(t)" olerki liburu ilustratua aurkeztuko digu.

Estreinaldia, uztailaren 8an, ostiralez, izanen da, arratsaldeko 6etan.

Lekua: Prison des Évêques

Herria: Donibane Garazi

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723