Erakusketa
Pierre Gauthier Dubédat: Azken margolanak
Pierre Gauthier-Dubédat (Bordele, 1938) pintorea, zizelkaria eta grabatzailea da; haur denbora Baionan iragan zuen eta adoleszentzia Versailles-en, 1955ean Pariseko Arte Ederren Goi Eskola Nazionalean sartu aitzin.
Damas-eko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakasle izan zen, bai eta bibliofilia liburuak egiten dituen argitaletxe bateko zuzendari ere, Madrilen. Haren pintura abstrakzio lirikoaren mugimenduan sartzen da.
1995ean Bidaxunera bizitzera itzuli ondotik, Pilar bere emaztearekin, Donibane Garaziko Zitadelako karrikako etxe zahar batean plantatu berri da; han du bere lantegia.
Erakusketa uztailaren 22tik abuztuaren 8ra egunero irekita egongo da,
10:30etatik 19:00etara - Sarrera doan
Lekua: Apezpikuen presondegian (Zitadelako karrikan, 41)
Herria: Donibane Garazi
ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723