Ekaina
13 > 30
emazteak-itzaletik-argira

Emazteak itzaletik argira

Erakusketa

Alde batetik, les Bask'elles elkarteak, eta bestetik, 6 artistekerakusketa hori eskaintzen digute.

Les Bask'elles elkarteak "Emazteak, ilunetik argirat, berdintasunaren bidean"erakusketa proposatuko digute: 16 paneletan Euskal Herriko historia egin zuten emazte batzuen biografiak erakutsiz, horien artean, Donibane Garaziko erakusketarako bereziki eginak: Marijane Minaberry eta Catherine Lapistoye-enak.

Margolarien aldetik, Lorentxa Beyrie, Josette Dacosta, Colette Dubuc, Maialen Echevarria, Maritxu Juantorena eta Miren Laxaguen obrak ikusteko parada eskainia izanen zaigu.

ARTISTAK

Lorentxa Beyrie berriki kartzelatik atera den euskal militantea da. Euskal Herriaren aldeko borrokan sartua, bere biziaren parte bat preso pasa du. Antxu 20 urtez, eta horietan marrazten eta margotzen atxeman du espazio zabal bat. Presondegian, pintura deskubritu zuen eta horrek adierazteko eta bere izpiritu askatasunaren atxikitzeko bidea eman dio. Pinturak harremantzeko idekidura aberatsa eskaini dio. Autodidakta da. Pastela erabiltzen du batez ere, eta horrela bere esperantza, zorion edo tristezia mementoak adierazten ditu.

Josette Dacosta kolorista da. Abstrakzio espresionistatik hurbil den pintura egiten du. Ibilbide artistikoa Madrilen hasi zuen, Teresa Muñiz artista abstraktuaren estudioko ikasle gisa, 1987an. Koloreak landuz, gai eta euskarri desberdin anitz baliatzen ditu, afixa zirtzikatuak, igeltsuzkoxingolak, eta gai organiko desberdinekin (artilea, lastoa, etab.) kolaketa eginez. Jende jarduera oro joankorra dela jakinez, gustatzen zaio elementuekin jostatzea, eguzkia, euria eta haizea bere sorkuntzetan eragiterat utziz. Haren obrak bilduma publiko eta pribatu batzuetan daude, Alemanian, Frantzian, Espainian, Ingalaterran eta Estatu Batuetan. Ateleria Donibane Garazin du.

Ille-et-Villaine-n sortua, Colette Dubuc-ek Rennes-eko Arte ederren eskolan bere ikasketak egin ditu, Robert Tatin artistaren, Arte Gordinaren pertsona enblematikoaren, atelierra juntatu aitzin. 1950 hamarkada hastapenean, berarekin eta bere beste bi ikaslerekin Latino Amerikara – Brasil, Argentina, Txile, Uruguai- doa. Han, beraien aktibitate artistikoaz baina ere eskuzko lanekin bizi dira. Esperientzia hunkigarri hortatik, diziplina ainitzen jabetzea egin du baina ere, komentzimendua lortu du, artistak osoki bizi sozialean parte hartu behar duela, 1960 hamarkadan, "Uztaritzeko ganerra" mugimenduan parte hartzen du eta Euskal Herrian kokatzen da, Larresoron. Tindatzen du eta Bidarteko hondartzan biltzen dituen zurez eskulturak egiten ditu. Usu, margolanen ondoan poemen aipamenak egiten ditu,

Luzaz Marie-Hélène Echevarria-k eguneroko eszenak marraztu eta tindatu ditu: senarraren, Jesus Echevarria eskultorearen potretak, inguratzen duten gatuaren eta beste hainbat abereren erretratuak. Gaur egun, natura hilak margotzen segitzen du, berreskuratuak diren kartoiak usu erabiliz. Kanbon sorturik, gaztelania irakatsi zuen Perigueux eta Baionako lizeoetan, bere haurtzaroko etxean bizitzera itzuli aitzin.Bere obrak Paueko Arte Ederretako Museoan erakutsi ditu 1986an, bai eta Euskal Herriko beste leku anitzetan ere. Bere margoek alaitasun natural eta malenkonia sakon bat uztartzen dituzte, samurtasunhandiko obra argiak sortuz.

Maritxu Juantorena-k Arte Aplikatuetako Girondako Departamenduko Eskolan ikasi zuen.Ondotik, Parisen eta gero Euskal Herriko kostaldean bizi izan zen, bere sorterrirat itzuli baino lehen. Baigorrin duen atelerian lan egiten du. Kolore aberatsez eta lore delikatasunez beterik diren margolanak egiten ditu, irudimenezko ingurumen baten bortak irekiz, nun amets guziak onartuak baitira.

Miren Laxague Angelun bizi da. Arte Ederrak ikasi zituen Pauen eta Nantesen.Urmargoa, tinta eta akrilikoa lantzen ditu eta idazten du. Asmatzen dituen "Ancolia etxeko" pertsonaia batzuen azterketa psikologikoa jorratzen du poesia eta koloreetan oinarrituz. Obra artistiko eta poetiko horretan, pintura eta hitzak uztartzen dira. Haurtzaro denboratik idazten eta marrazten du. Berriki, bere margolaritza itzulipurdikatua izan da.. Figuratiboan ari bazen, idazketari esker abstrakzioa jorratzen du orain.

Lekua: Prison des Evêques

Herria: Donibane Garazi

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723