Maiatza
5 > 28
eibarko-emazteen-aztarnak

Eibarko Emazteen Aztarnak

Erakusketa

2022ko maitzean zehar, Itzal Aktiboa elkarteak "Eibarko emazteen aztarnak" erakusketa aurkeztuko du Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian.

Erakusketak zeramikak, pinturak, argazkiak, instalazioak,... aurkezten ditu, denak Eibarko artista emazteek sortutakoak: Virginia Arakistain, Esther Astarloa Izarra, Marina Barrena Ortuoste, Maialen Belaustegi Lapeyra, Bakarne Elejalde, Esther Galarza, Natalie Hickey, Leire Kareaga Azkarraga, Viviane Straub, Iratxe Unanue Osoro eta Esperanza Zabala.

2020ko azaroan, Itzal Aktiboak 15 kideen eta kolaboratzaileen arte-obrak aurkeztu zituen, Eibarko Portalea kultur etxean. Aurten, Eibarko artistak dira Donibane Garazin aurkeztuak.

Erakusketa hau Eibarko emazteek hiriaren garapenean eta balioen transmisioan izan zuten eragina ezagutarazteko sortu zen.

Bilbo eta Donostia arteko bide erdian kokatua den Gipuzkoako hiriak jarduera industrial aberatsa ezagutu du: armagintza, industria ekoizpen ezberdinak: bizikletak, josteko makinak, etxeko tresna elektrikoak.... Hiria damaskinatuaren sehaska gisa ezagutua da. Damaskinatua Zuloaga familiak armen eta objektuen apaintzeko garatu zuen altzairuaren gainean urrea txertatzeko artea da.

Lan eremu horietan, Eibarko emazteek, hiriaren izaera liberal eta industrialagatik landuak, funtsezko eragina izan zuten. Komunitate horretako kide diren 11 artista emazte horienbegiradari esker, arte-erakusketa honen helburua da Eibarri buruzko leiho bat eskaintzea.

Erakusketak Euskal Kultur Erakundearen laguntza jaso du. Maiatzaren 5etik 28ra, Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian aurkeztua izanen da.Inaugurazioa maiatzaren 7an, ebiakoitzean, izanen da, arratsaldeko 6etan.

Lekua: Apezpikuen Presondegia

Herria: Donibane Garazi

Uztaila
2 > 30

Le Sentier Poétique

Erakusketa

Erakusketa honek bertako bi artisten lanak aurkezten ditu: Miren Laxague eta Mauricette Stévenot.

Miren Laxague Aiziritzekoa da. Arte Ederrak Pauen eta Nantesen ikasi zituen eta orain Angelun bizi da. Akrilikoa erabiltzen du olerkiez ilustratzen dituen pintura koloretsuak sortzeko.

Mauricette Stévenot Baionarra da. Bere pinturak akrilikoz eta beste material batzuez (artilea, soka, etab.) osatzen ditu.

Bi artista horiek beren “bidexka poetikoa” bisitatzera gonbidatzen gaituzte. Bisitari guztiei itxaropena eta askatasuna eman nahi dizkien ibilbide poetikoa da, aldaketa sakonak eta ziurgabetasunak gertatzen diren garai honetan... Pinturak eta buztinak dira. Horien artean, Mexikon, Markos komandanteak argitaratu zituen maien ipuinetan oinarritzen den "Tou-Min-Txa-Su" herria, jainkoen jatorrizko herria ezagutuko dugu.. Horrekin batera, guztien kontsolarako, artistek quitapenas, penen kentzeko zuhaitz bat jarriko dute. Azkenean, Miren Laxaguek "La maison sans toi(t)" olerki liburu ilustratua aurkeztuko digu.

Estreinaldia, uztailaren 8an, ostiralez, izanen da, arratsaldeko 6etan.

Lekua: Prison des Évêques

Herria: Donibane Garazi

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723