Euskal diaspora artisten begiradan

2016ko Ekainaren 02a

“Euskal diaspora artisten begiradan” erakusketa ibiltariak ekainaren 15etik uztailaren 31ra, Donibane Garaziko Apezpikuen presondegian, zazpi euskal probintzietan barnako ibilaldiaren hirugarren etapa aurkezten du, Baionako Euskal Museotik eta Iruñeko Kondestable jauregiatik iragan ondoren. Donibane Garaziko Udalaren eta Eusko Ikaskuntzaren elkarlanari esker antolatu da.

Itzal aktiboa elkarteak eskolei bisitak proposatuko dizkie, haurreri zuzendu joko-gida batez lagundurik.

Erakusketak sormen garaikideko lehiaketa du abiapuntu. Lehiaketako 16 artista eta 3 artista gonbidatu biltzen ditu, osotara 21 obra: pinturak, argazkiak, mosaikoa, multimedia instalazioak eta eskulturak, erakusketan irudikaturiko hainbat euskarri plastikoz gain. Haien bitartez, emigrazioarekin loturiko gai anitzak aztertzen dira; bidaia, beste leku batean txertatzetik eratorritako sentimendu kontraesankorrak eta euskal historia, horren barnean, baleen ehiza edo frankismoaren kontrako erbestea.

Gainera, funtsean banako subjektibotasunaren adierazpenak diren obrak testuinguru batean daude sarturik, euskal migrazioak kontatzen dituzten informazio panalen bitartez, lau hizkuntzatan (frantsesa, euskara, gaztelania, eta ingelesa). Gai hauek ikuspegi zientifiko eta aldi berean herrikoiari eremu unibertsala ematen diote, bertan bere lurraldea uzten duen pertsona bakoitzak bere burua islaturik ikusten ahal duelarik.

Erakusketaren inaugurazioa ekainaren 15an, asteazkenarekin, izanen da Apezpikuen presondegian.

Ordutegiak: egunero asteartea ezik, 11:00 - 12:30 eta 14:30 - 18:30

Sarrera doan

Margolan bat eskolan

2021eko Urtarrilaren 09a

Ezin dira pandemia garaian haur multzoak erakustetxeetaratu artelanen ikustera. Baina eskoletara jinez bereganatzen ahal da artea.

Artea pedagogia euskarri gisa

2020eko Uztailaren 03a

Itzal Aktiboa elkarteko kide eta idazkari den iF pintoreak sortutako horma-irudien ziklo bat inauguratu du Kanboko (Lapurdi) Xalbador ikastetxeak.

Gauza ezagun bat Artelan batez eraldatu

2019ko Maiatzaren 23a

Kadira batzuk: lau zango, jarlekua, bizkarraldea, batzuetan aulki besoak. Bizi luzea eramanik, baliagarritasunaren mugarat heldurik, bizi berri baten bezperan balire bezala...

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723