Celia Eslava: egin eta desegin, joan eta jin, biziaren eta lanaren zikloa da

2019ko Uztailaren 02a

Celia Eslavak bere obrak isilean eraikitzen ditu, haien bitartez bere sentimenduak eta gogoetak adieraziz.

Artistaren lanean, ehuntzearen mintzoa beti hor da. Egin eta desegin, joan eta jin: biziaren eta lanaren zikloa da, non errepikatzea gertatzen baita, bizian bezala.

“Enetako, bizia ekintza da, mugimendua da. Ehuntzean bezala, eraikuntza geldo eta ezin geldituzkoa da, momentu jakin batean hasten dena eta bukatu arte aitzina doana hari.”

Gauza ezagun bat Artelan batez eraldatu

2019ko Maiatzaren 23a

Kadira batzuk: lau zango, jarlekua, bizkarraldea, batzuetan aulki besoak. Bizi luzea eramanik, baliagarritasunaren mugarat heldurik, bizi berri baten bezperan balire bezala...

Haurrei artea aurkezti jokoaren bidez

2019ko Martxoaren 20a

Gure elkartearen helburu nagusietako bat haurrei sorkuntza artistikoa aurkeztea da. Christine Etcheversen erakusketan, gure erakusketa bakoitzean bezala, eskoletako haur taldeentzako bisitak antolatzen ditugu.

Irati Inorizak eta Natacha Sansozek

2019ko Otsailaren 14a

Irati Inorizak eta Natacha Sansozek, Habitación: Trans-Humus, prozesuan dagoen erakusketa gunean orain arte garatutako lana aurkeztuko dute. Uharte Zentroan egoitza bat egiteko hautatuak izan ziren artistak Itzal Aktiboa Sarian aurkeztu ondoren, sei astez, bestearen praktikarekiko gerturatze bat proposatzen dute, beraien gorputzak espazio publikoarekin harremantzean hasten diren ardurak trukatzeko.

Maite Pintok 2018ko Itzal Aktiboa Saria eskuratu du

2018ko Urriaren 05a

Bilboko Maite Pinto hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen "GazteArtea", sorkuntza garaikidearen saridun gisa, The Kindness of Strangers proiektuari esker. Proiektu horrek Espainiako Gerla Zibilaren denboran Ingalaterrara igorriak izan ziren 4 000 haur errefuxiatuen historia kontatzen du.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723