Artea hika, artea noka - Egokia al da oraindik emakume artistei soilik eskainitako erakusketak antolatzea?

2020eko Martxoaren 04a

Gure 14. erakusketarendako, "Artea hika, artea noka - L’Art au féminin", kolorea desberdinki esperimentatzen duten hiru artistaren obrak erakusten ditugu: Colette Dubuc, Josette Dacosta eta Oaia Peruarena dira hiru artista horiek

Colette Dubuc-ek (St. Jacques de la Lande, 1934) Rennes-ko Arte Ederren eskolan ikasi zuen, Robert Tatin artistaren atelierrean sartu aitzin, zeina Art Brut mugimenduko ordezkari enblematikoa baitzen, 1950eko hamarkadaren hastapenean. Colette Larresoron bizi da eta han lan egiten du.

Josette Dacosta-k (Talence, 1944) kurtsoak hartu zituen Madrilen, eta Oxford-en bizi izan da, Ingalaterran, bai eta Parisen ere, Euskal Herrira itzuli arte, hemen finkatzeko. Atelierra Donibane Garazin du.

Oaia Peruarena (Irun, 1972) Nafarroako Beran bizi da eta han lan egiten du. Ikasketa artistikoak Baztango Tomás Sobrino eta José Mari Apezetxea artistekin egin ditu, azken urteetan progresiboki abstrakziora buruz joanez.

Hiruek jadanik parte hartu dute erakusketa serie hortan, zeina 2007an abiatu baitzen, ondoko sentimenduak motibaturik: Arte Garaikidearen munduan emazte artistek ez dutela behar bezalako onarpena errezibitzen.

Ohar hori ez zen berria. Jadanik, 1985ean, Ameriketako Estatu Batuetan, Guerrilla Girls mugimenduak salatu zuen ez zegoela kasik emazterik — 13 emazte eta 156 gizon — New York-eko Museum of Modern Art museoak "nazioarteko begirada bat pinturari eta zizelkadurari" gisa aurkeztu erakusketan.

Baina mundua aldatzen ari da, eta emazteen lan artistikoak biltzen duen estimua ere. Londresko Tate Modern-en 2020ko programak, adibidez, zazpi emazte artista aurkezten ditu, erakusketa indibidualetan, eta soilik lau gizon.

Parisko Pompidou zentroan, hemendik agorrilera programatu lau erakusketa gizon batzuei zuzenduak zaizkie, eta hiru emazte batzuei, Christo artistari eta Jeanne-Claude bere emazteari buruzko erakusketaz gain. Gutarik hurbilago, Gasteizko Artium-en programak emazteei zuzendu bi erakusketa indibidual baditu, eta gizon bati zuzendu bakar bat.

Etorkizunari begiratuz, emazteak gero eta gehiago nagusitzen ari dira arte eskoletan eta lehiaketetan. Euskal Herriko Goi Mailako Arte Eskolan, ikasleetarik %70 emazteak dira, eta ehuneko hori berdintsu da Frantzia mailan.

Beraz, beharrezkoa ote da emazteei bakarrik zuzenduak zaizkien erakusketekin segitzea? Galdera hor da. Zuen iritziak jakin nahi genituzke: itzalaktiboa@gmail.com

Gauza ezagun bat Artelan batez eraldatu

2019ko Maiatzaren 23a

Kadira batzuk: lau zango, jarlekua, bizkarraldea, batzuetan aulki besoak. Bizi luzea eramanik, baliagarritasunaren mugarat heldurik, bizi berri baten bezperan balire bezala...

Haurrei artea aurkezti jokoaren bidez

2019ko Martxoaren 20a

Gure elkartearen helburu nagusietako bat haurrei sorkuntza artistikoa aurkeztea da. Christine Etcheversen erakusketan, gure erakusketa bakoitzean bezala, eskoletako haur taldeentzako bisitak antolatzen ditugu.

Irati Inorizak eta Natacha Sansozek

2019ko Otsailaren 14a

Irati Inorizak eta Natacha Sansozek, Habitación: Trans-Humus, prozesuan dagoen erakusketa gunean orain arte garatutako lana aurkeztuko dute. Uharte Zentroan egoitza bat egiteko hautatuak izan ziren artistak Itzal Aktiboa Sarian aurkeztu ondoren, sei astez, bestearen praktikarekiko gerturatze bat proposatzen dute, beraien gorputzak espazio publikoarekin harremantzean hasten diren ardurak trukatzeko.

Maite Pintok 2018ko Itzal Aktiboa Saria eskuratu du

2018ko Urriaren 05a

Bilboko Maite Pinto hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen "GazteArtea", sorkuntza garaikidearen saridun gisa, The Kindness of Strangers proiektuari esker. Proiektu horrek Espainiako Gerla Zibilaren denboran Ingalaterrara igorriak izan ziren 4 000 haur errefuxiatuen historia kontatzen du.

Eluska Zabalok Nautilus Lanzarote saria irabazi du, Itzal aktiboa lehiaketaren karietara

2018ko Irailaren 17a

Itzal Aktiboaren partaide gisa Sorkuntza Gaztea Arte Garaikidea - Itzal Aktiboa sarian parte hartuz, Nautilus Lanzarotek Eluska Zabalo hautatu du bi asteko egonaldi artistikoa egiteko, 2019an, Lanzaroten (Kanaria uharteak).

Nautilus Lanzarote hotel-apartamentu multzo bat da, Lanzaroten. Ahalmen urriko pertsonei, ingurumenaren zaintzeari eta arte garaikideari zuzendua zaie. Badu hamar...

ZAZPI FINALISTA ITZAL AKTIBOA LEHIAKETAN

2018ko Irailaren 04a

Zazpi artista, zazpi finalista dira 2018ko Arte Garaikidearen alorreko Sorkuntza Gaztearen « Itzal Aktiboa » sariketaren karietara, beren obrak erakusketa kolektibo batean Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian urrian aurkeztuko dituztenak.

Nafarroako « Huarte » Arte Garaikideko Ekoizpen Zentroko Nerea de Diego ko-zuzendariaren lehendakaritzapean bildu epaimahaiak 34...

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723