Margolan bat eskolan

2021eko Urtarrilaren 09a

Ezin dira pandemia garaian haur multzoak erakustetxeetaratu artelanen ikustera. Baina eskoletara jinez bereganatzen ahal da artea.

Hau da "margolan bat eskolan" Itzal-aktiboak bideratu egitasmoaren helburua.

Larzabalen, Oztibarreko ikastolako haurrek, aste ainitzetan beren artean ukan dute, azaro-abenduetan, Gonzalo Etxebarria xiberotar artistaren obra. "Babakak" izenburuak ardi gorotzak esan nahi du zubereraz.

Haurrek eskolan dagoen garaian, astia dute margolana ezagutzeko, aditzeko egilearen ibilera eta halaber berak ere sartzeko sorkuntza artistikoan.

Hurbiletik aztertzeko margolana, bideo labur batean agertuz, artistak obra azaltzen du eta ludiko maneran gida-joko bat erabiliz haurrei emaiten zaie ikustera artista bera bere artelanaz hitzegiten.

Mirentxu Lako Oztibarreko ikastolako zuzendariaren erranean, "obra gelan instalatu dugun pundutik, giro berezi bat zuxun gelan, obrak bere presentzia eta arima zabaldu dixi. Haurrak errespetu handiz sartzen zituxun gelan, obraren eraginez."‌

Bideo honetan, Martta Lako Oztibarreko ikastolan lehen urteko irakasleak Gonzalo Etxebarriaren koadroarekiko elkarbizitza-lankidetza esplikatzen du.

Donibaneratuko da obra hau bera Garaziko ikastolako haurren artera. Bitartean Larzabaleratuko den margolana Zoé Bray artistarena da, hilabetez gozatzekoa.

Artea pedagogia euskarri gisa

2020eko Uztailaren 03a

Itzal Aktiboa elkarteko kide eta idazkari den iF pintoreak sortutako horma-irudien ziklo bat inauguratu du Kanboko (Lapurdi) Xalbador ikastetxeak.

Gauza ezagun bat Artelan batez eraldatu

2019ko Maiatzaren 23a

Kadira batzuk: lau zango, jarlekua, bizkarraldea, batzuetan aulki besoak. Bizi luzea eramanik, baliagarritasunaren mugarat heldurik, bizi berri baten bezperan balire bezala...

Haurrei artea aurkezti jokoaren bidez

2019ko Martxoaren 20a

Gure elkartearen helburu nagusietako bat haurrei sorkuntza artistikoa aurkeztea da. Christine Etcheversen erakusketan, gure erakusketa bakoitzean bezala, eskoletako haur taldeentzako bisitak antolatzen ditugu.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723