Leire Kareagaren margolan "Zuena bai dela meritua" Donibane Garazin

2022ko Maiatzaren 22a

Leire Kareaga Eibarko emakumeen omenezko erakusketa kolektibo batean parte hartzera gonbidatu zutenean, segituan gogoratu zuen Goi Argi elkartea, Eibarren 1951n sortua, Espainiako Estatuko lehen kluba soilik emakumezkoentzat.

Kuadro hau “Eibarko emakumearen aztarnak” erakusketa kolektiboan ikusten da, maiatzaren 28ra arte, Donibane Garazin.

Leire-k emakume talde hauko protagonistak tenplu klasiko baten barruan kokatu ditu: "ez jainkosa bezala beneratuak izan daitezen baizik eta mundu klasikoaren elementu desegonkorrak izan daitezen."

Ezkerreko horman, tailer lehiate bat duen adreiluzko horma baten bitartez tenplua itxita gelditzen da, Eibarko grabatu tailer baten erreferentzia eginez. Apalean hiru liburu, hauetako bakoitzakelkartearen sortzailea Mercedes Kareagaren garrantzizko hiru proiektu sozial jasotzen ditu, hauen gainean kokaturik, jakinduria ezaugarri den sagarra.

Atzekaldean eszenatoki bateko oihala, piano bat eta sukalde bat. Jakina da Goi Argin konferentziak, gaubela kulturalak, sukalde ikastaroak eta, nola ez, afari eta ihauterietako festak egiten zirela. Ezkerretik eskubiraMercedes Kareaga ikus dezakegu hitzaldi bat ematen. Bere ondoan, Tere Gantxegi “Gure Balioak” saria jasotzen eta egindako elkarlan eta ikaskengatik Mercedesi eskerrak ematen.

Real Sociedaden kamisetarekin, Carmen Apellaniz. Leire-k gogoan ditu Goi-Argiko bazkideak Errealeko jokalariz mozorrotu zireneko 80ko ihauteri haiek. Ondoan, Groucho Marxez mozorroturik dagoen beste bazkide bat.

Sukalde aurrean Felisa Loyola ikus dezakegu mantala soinean duela, mahai baten atzean bere errezetak aurkezten, bakailu kazola, sanblas eta sagarrak dituen fruta hontzi baten ondoan Cezanneren bodegoia.

Xibaleta, elementu garrantzitsua, konposizioaren erdialdean dagoela, garaiko tonbola benefikoetan ohikoak ziren elementuz osaturiko bodegoia jasotzen zuen. Bertako tailerrek emandako hainbat objektu ikusi zitekeen: patineteak, kafe makinak, josteko makinak edo bazkideek beraiek ekoiztutako panpinak.

Xibaleta, artearen ordezkari gisa, ezegonkortasunaren irudia. Bere mastarekin, jainkoak, heroiak, monarkak eta mandatari harroputzak batzen diren tenplua kolpatzen du eta haiek, alde batetik bestera zabukatzen dira.

Gainera, tenploko kariatide batetik soilik helduta egoteak sortutako ziurgabetasuna sentitu dute, izan ere, esker-aldean egon beharko lukeenak hanka egin du, hainbeste hipokresia eta bidegabekeria heltzeaz aspertuta.

Inprobisatutako eskora batek, justu-justu heltzen ditu goialdeko pertsonaiak. Beste kariatidea, ezarritako ordenari fidel, emakume taldeari begira dago, mesfidantzaz. Ezker aldean, Equipo Crónica-ko “Ikuslegoaren ikusle”.

Behealdean, eskuinean, artistak harro begiratzen du emakume talde hau, miresmenez beterik.

Leire Kareaga Azkarraga (Eibar, 1970)

Bere lanak, izan dadin grafikoa edo piktorikoa, beti figur-narratiboa eta karga kritiko eta gogoetatsua badu. Konposizio edo eszena kaotikoekin jostatzen da, pertsonaiak, objektuak eta testuak interakzioan jarriz.

Lan koloretsua, itxuraz alaia aurkezten du, umorea zorigaitzaren kontrako defentsa mekanismo gisa erabiliz.

1996. urtean Arte Ederretan lizentziatua, Erasmus diru laguntza bat lortu zuen Bologniarat joaiteko grabatuari buruz gehiago jakiteko. Eibarko Marrazketa eta Pintura Eskolako irakaslea da.

Leire Kareaga: “Zuena bai dela meritua” (2018) eta “Amama in memoriam” (2022)

Margolan bat eskolan

2021eko Urtarrilaren 09a

Ezin dira pandemia garaian haur multzoak erakustetxeetaratu artelanen ikustera. Baina eskoletara jinez bereganatzen ahal da artea.

Artea pedagogia euskarri gisa

2020eko Uztailaren 03a

Itzal Aktiboa elkarteko kide eta idazkari den iF pintoreak sortutako horma-irudien ziklo bat inauguratu du Kanboko (Lapurdi) Xalbador ikastetxeak.

Gauza ezagun bat Artelan batez eraldatu

2019ko Maiatzaren 23a

Kadira batzuk: lau zango, jarlekua, bizkarraldea, batzuetan aulki besoak. Bizi luzea eramanik, baliagarritasunaren mugarat heldurik, bizi berri baten bezperan balire bezala...

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723