"Barruko agerpenak”: Keixeta margolari eta zeramikagile erakusketa Donibane Garazin
2017ko Irailaren 16a
Keixeta margolari eta zeramikagileak bere lanak erakutsiko ditu urriaren 5tik azaroaren 1era arte, Donibane Garaziko apezpikuen presondegian.
Erakusketa egunero egongo da zabalik, astearteetan izan ezik; ordutegia 11:00etatik 12:30era eta 14:30etik 18:30era. Sarrera doan.
Inaugurazioa urriaren 5ean izango da, 18:30etan, Apezpikuen Presondegian (Zitadelako karrikaren 41. zenbakian). Artista bertan izango da.