Eluska Zabalok Nautilus Lanzarote saria irabazi du, Itzal aktiboa lehiaketaren karietara

2018ko Irailaren 17a

Itzal Aktiboaren partaide gisa Sorkuntza Gaztea Arte Garaikidea - Itzal Aktiboa sarian parte hartuz, Nautilus Lanzarotek Eluska Zabalo hautatu du bi asteko egonaldi artistikoa egiteko, 2019an, Lanzaroten (Kanaria uharteak).

Nautilus Lanzarote hotel-apartamentu multzo bat da, Lanzaroten. Ahalmen urriko pertsonei, ingurumenaren zaintzeari eta arte garaikideari zuzendua zaie. Badu hamar urte baino gehiago Nautilus Lanzarotek sorkuntza artistikoaren aldeko bere engaiamendua frogatzen duela, urtean hamabost bat artista errezibituz, egonaldi artistikoak egin ditzaten. Laugarren aldia da Nautilus Lanzarotek egonaldi artistikoa proposatzen duela, Itzal aktiboa sariaren karietara.

Lehiaketarako hautagaitza aurkeztean, Eluska Zabalok 130 cm x 143 cm-ko obra bat presentatu zuen; zur gaineko teknika misto hori "Paysages erratiques (Paisaia mugikorrak)" izeneko seriearen parte da.

2018ko Nautilus Lanzarote sariaren irabazlea Donostian sortua da, 1982an. Biziki goizik abiatu du bere artista ibilbidea, gazte-gazterik hainbat pintoreren atelierretan kurtsoak hartuz. 2000n, batxilergo artistikoa erdietsi zuen, Iruñeko Arte Ederren Eskolan, eta, zenbait urte berantago, Arte Ederretako eta Soziologiako lizentzia, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Arrasaten bizi da, non jarduera artistikoak eta helduei eta haurrei zuzendu arte kurtsoak ematen baititu.

Azken bi hamarkadetan, bere pintore mintzaira landu du, konstruktibismo estiloko espresionismo batetik figurazio abstraktura iraganez. Mintzaira horren desbideratze biomorfikoa —landare eta mineral formakoa— paisaia erreferentziazko oinarritzat eta forma posibleen iturritzat hartzera eraman du.

Artistaren arabera, paisaiara hurbiltze hori ez dagokio hainbeste natura irudikatzeari, baina gehiago natura forma iturri gisa erabiltzeari; erran nahi baita forma alorreko motiboa dela, gai alorreko motiboa baino gehiago. Horrengatik, ardura erraten du paisaia-ezak pintatzen dituela. Funtsean, "Paisaia mugikor" horietan, bihotza hunkitzen diona da esperientzia hori formaren eta kolorearen bitartez bizitzea.

Leire Kareaga: “Zuena bai dela meritua” (2018) eta “Amama in memoriam” (2022)

Leire Kareagaren margolan "Zuena bai dela meritua" Donibane Garazin

2022ko Maiatzaren 22a

Leire Kareaga Eibarko emakumeen omenezko erakusketa kolektibo batean parte hartzera gonbidatu zutenean, segituan gogoratu zuen Goi Argi elkartea, Eibarren 1951n sortua, Espainiako Estatuko lehen kluba soilik emakumezkoentzat.

Margolan bat eskolan

2021eko Urtarrilaren 09a

Ezin dira pandemia garaian haur multzoak erakustetxeetaratu artelanen ikustera. Baina eskoletara jinez bereganatzen ahal da artea.

Artea pedagogia euskarri gisa

2020eko Uztailaren 03a

Itzal Aktiboa elkarteko kide eta idazkari den iF pintoreak sortutako horma-irudien ziklo bat inauguratu du Kanboko (Lapurdi) Xalbador ikastetxeak.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723