Haurrei artea aurkezti jokoaren bidez

2019ko Martxoaren 20a

Gure elkartearen helburu nagusietako bat haurrei sorkuntza artistikoa aurkeztea da. Christine Etcheversen erakusketan, gure erakusketa bakoitzean bezala, eskoletako haur taldeentzako bisitak antolatzen ditugu.

Zer dira xuxen eskoleeri zuzentzen diren bisitak?

Erakusketa bakoitzaren karietarat joko-gida bat sortzen da bisitari gaztea obra guzien ikusterat bultzatzeko galdera sinple eta jostakin batzueri erantzunez. Artistak bere lana eta teknikak haurreri azaltzen die eta haurrak berarekin teknika hoien espresatzerat deitzen ditu.

Bisitari esker, haurreri:

erakusketa batetarat joaiteko parada emaiten zaie

estilo eta adierazpen artistiko desberdineri usatzen laguntzen zaie

artista batzuen kurutzatzea ahalbidetzen zaie

beraiek sortzeko parada eskaintzen zaie.

Gauza ezagun bat Artelan batez eraldatu

2019ko Maiatzaren 23a

Kadira batzuk: lau zango, jarlekua, bizkarraldea, batzuetan aulki besoak. Bizi luzea eramanik, baliagarritasunaren mugarat heldurik, bizi berri baten bezperan balire bezala...

Irati Inorizak eta Natacha Sansozek

2019ko Otsailaren 14a

Irati Inorizak eta Natacha Sansozek, Habitación: Trans-Humus, prozesuan dagoen erakusketa gunean orain arte garatutako lana aurkeztuko dute. Uharte Zentroan egoitza bat egiteko hautatuak izan ziren artistak Itzal Aktiboa Sarian aurkeztu ondoren, sei astez, bestearen praktikarekiko gerturatze bat proposatzen dute, beraien gorputzak espazio publikoarekin harremantzean hasten diren ardurak trukatzeko.

Maite Pintok 2018ko Itzal Aktiboa Saria eskuratu du

2018ko Urriaren 05a

Bilboko Maite Pinto hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen "GazteArtea", sorkuntza garaikidearen saridun gisa, The Kindness of Strangers proiektuari esker. Proiektu horrek Espainiako Gerla Zibilaren denboran Ingalaterrara igorriak izan ziren 4 000 haur errefuxiatuen historia kontatzen du.

Eluska Zabalok Nautilus Lanzarote saria irabazi du, Itzal aktiboa lehiaketaren karietara

2018ko Irailaren 17a

Itzal Aktiboaren partaide gisa Sorkuntza Gaztea Arte Garaikidea - Itzal Aktiboa sarian parte hartuz, Nautilus Lanzarotek Eluska Zabalo hautatu du bi asteko egonaldi artistikoa egiteko, 2019an, Lanzaroten (Kanaria uharteak).

Nautilus Lanzarote hotel-apartamentu multzo bat da, Lanzaroten. Ahalmen urriko pertsonei, ingurumenaren zaintzeari eta arte garaikideari zuzendua zaie. Badu hamar...

ZAZPI FINALISTA ITZAL AKTIBOA LEHIAKETAN

2018ko Irailaren 04a

Zazpi artista, zazpi finalista dira 2018ko Arte Garaikidearen alorreko Sorkuntza Gaztearen « Itzal Aktiboa » sariketaren karietara, beren obrak erakusketa kolektibo batean Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian urrian aurkeztuko dituztenak.

Nafarroako « Huarte » Arte Garaikideko Ekoizpen Zentroko Nerea de Diego ko-zuzendariaren lehendakaritzapean bildu epaimahaiak 34...

Nautilus Lanzarotek egonaldi artistiko bat proposatzen du, Itzal aktiboarekin bat eginez

2018ko Ekainaren 27a

Aurten, berriz ere, Sorkuntza Gaztea Arte Garaikidea - Itzal Aktiboa 2018ko sariaren karietara, Nautilus Lanzarotek artista gazte bati bi asteko egonaldi artistikoa proposatuko dio. Egonaldi artistiko hau Lanzaroten iraganen da (Kanaria uharteak).

Itzal aktiboa elkarteak du lehiaketa antolatzen, Euskal Kultur Erakundearekin eta Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikideko Zentroarekin...

2 000 euroko saria eta bi egonaldi artistikoa, Nafarroan

2018ko Apirilaren 07a

Itzal aktiboa sariaren lehiaketa antolatzen dugu, Euskal Kultur Erakundearekin eta Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikideko Zentroarekin partaidetzan.

Saria 2 000 eurokoa izanen da. Paraleloki, bi artista Uharteko Arte Garaikideko Zentroan gomitatuak izanen dira, egonaldi artistikoaren egiteko, 2019ko urtarrilaren 25etik, martxoaren 3ra.

Hautagaitzen aurkezteko azken epea 2018ko...

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723