Gauza ezagun bat Artelan batez eraldatu

2019ko Maiatzaren 23a

Kadira batzuk: lau zango, jarlekua, bizkarraldea, batzuetan aulki besoak. Bizi luzea eramanik, baliagarritasunaren mugarat heldurik, bizi berri baten bezperan balire bezala...

Baina bukaera dea, derrigorrez? Ala beste bizi bat agertzen ahal zaio?

Hara proiektu artistiko hunen desafioa: abandonatuak eta errekuperatuak diren kadira zahar batzuei, bizi berri bat ematea.

Proiektu hau, "parte hartzeko aukera ematen duen Artea" izanez, Oztibarreko ikastolako haurrekin antolatu dugu; bi gai ditu ardatz: elkarlana eta gaienberrerabilpena. Haurren fantasiari esker, kadira horiek"Arte objektu" bilakatzen dira. Kolore anitzeko instalazio bat sortzen dute.

Lehen urrats batean, haurren familiei, etxen kadira zaharrik bazutenez eta proiektuan erabiltzen ahalko ginituenez galdegin zaie.

Ondotik, kadirak eskolan bildu dira. Haurrek haien itxura deskubritu dute, eta egitasmoaren berri izan. Kadirak xingola igeltsatuez troxatu, tindua beraiek ekoiztu, bertze ekai batzuk baliatu; hots, itxura berria, alaia eta ludikoa eman diete.

Prozesu hori bururatu eta, bata bertzearen gainean apailatuz, kadirek monumentu itxurako piramide koloretsu bat osatuko dute. "Kadiren metamorfosia" izanen da.

Margolan bat eskolan

2021eko Urtarrilaren 09a

Ezin dira pandemia garaian haur multzoak erakustetxeetaratu artelanen ikustera. Baina eskoletara jinez bereganatzen ahal da artea.

Artea pedagogia euskarri gisa

2020eko Uztailaren 03a

Itzal Aktiboa elkarteko kide eta idazkari den iF pintoreak sortutako horma-irudien ziklo bat inauguratu du Kanboko (Lapurdi) Xalbador ikastetxeak.

Haurrei artea aurkezti jokoaren bidez

2019ko Martxoaren 20a

Gure elkartearen helburu nagusietako bat haurrei sorkuntza artistikoa aurkeztea da. Christine Etcheversen erakusketan, gure erakusketa bakoitzean bezala, eskoletako haur taldeentzako bisitak antolatzen ditugu.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723