Blanca Ortiga: "Got Lost in the Game"-en aurkezpen publikoa
2019ko Maiatzaren 21a
Blanca Ortiga (Hornos de Moncalvillo, Errioxa, 1984) 2018ko Itzal aktiboa saria lortzeko lehiaketan parte-hartzailea zen. Ekainaren 30arte Miguel Alejosarekin (Valencia, 1995) artisten egoitza egiten du, Uharte Zentroko Habitacion-en.
Orain arte Habitacion-en garatutako lana, artistek publikoaren aurrean aurkeztuko dute ekitaldi irekian, maiatzaren 31ean, 18:30ean.
Materialarekiko distantzia apurtu nahian dauden bi ikerketa-prozesu dakartzate artistek Habitacionera. Gorputz gisa atendituz, aukera gisa eta entzuteko beharrezko baldintzak jarriz. Pisatzen duten gorputzak eta irauteko pentsatzen dutenak. Igurzteko eteten diren irudiak.
“Krisian jartzen ditugu gure lanak. Ez dakigu erresistentzia edo tresna kritiko gisa, baina ponpak jartzen ditugu. Horrela, laguntza eta altxa hartzeko. Besteari sostengu bat ematea, ahalegin bat egin ahal izateko. Eusteko. Edo, besterik gabe, atseden hartzeko.”
“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra.“Habitación” guneko proiektuetaraartistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.
HABITACIÓNen BISITA ORDUTEGIA:
Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara.
Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era