tTok, artea hurbilagotik Uztaritzen

2019ko Azaroaren 09a

Erakusketa espazio berri bat sortu zen Uztaritzen, Itzal aktiboa bulegoko kidea den iF Matxikote artista grafikoaren ekimenez.

Artista tailerra arte leku irekia bilakatu da. tTok-en hemengo eta hango artisten obrak erakutsiko dira. Lekuak 30 metro karratu ditu lurrean eta horiek bezain beste paretetan. Deneri irekia da.

Hasieran artista tailerra zena eraldatzen joan da. Azken pausuan erakusketa gela bilakatu da eta tTok izena hartu du. Duen kokapenak, Uztaritzeko Purgu auzoan, plazatxo batean herriko hiru jatetxeetatik hurbil-hurbil, ikusgarritasuna ematen dio eta halako egitasmo bat plantan jartzeko ezaugarriak eskaintzen.

Itxura eman dezakeen arren ez da galeria bat. Artista batek besteei irekitzen dien lekua da. Hortaz artistak gomitatu eta erakusketa komunak antolatuko dira zenbait aldiz urtean, hilabete bateko ala biko iraupenarekin. Hortik kanpo iF bertako artistaren obrak ikusgai izanen dira.

Artea pedagogia euskarri gisa

2020eko Uztailaren 03a

Itzal Aktiboa elkarteko kide eta idazkari den iF pintoreak sortutako horma-irudien ziklo bat inauguratu du Kanboko (Lapurdi) Xalbador ikastetxeak.

Gauza ezagun bat Artelan batez eraldatu

2019ko Maiatzaren 23a

Kadira batzuk: lau zango, jarlekua, bizkarraldea, batzuetan aulki besoak. Bizi luzea eramanik, baliagarritasunaren mugarat heldurik, bizi berri baten bezperan balire bezala...

Haurrei artea aurkezti jokoaren bidez

2019ko Martxoaren 20a

Gure elkartearen helburu nagusietako bat haurrei sorkuntza artistikoa aurkeztea da. Christine Etcheversen erakusketan, gure erakusketa bakoitzean bezala, eskoletako haur taldeentzako bisitak antolatzen ditugu.

Irati Inorizak eta Natacha Sansozek

2019ko Otsailaren 14a

Irati Inorizak eta Natacha Sansozek, Habitación: Trans-Humus, prozesuan dagoen erakusketa gunean orain arte garatutako lana aurkeztuko dute. Uharte Zentroan egoitza bat egiteko hautatuak izan ziren artistak Itzal Aktiboa Sarian aurkeztu ondoren, sei astez, bestearen praktikarekiko gerturatze bat proposatzen dute, beraien gorputzak espazio publikoarekin harremantzean hasten diren ardurak trukatzeko.

Maite Pintok 2018ko Itzal Aktiboa Saria eskuratu du

2018ko Urriaren 05a

Bilboko Maite Pinto hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen "GazteArtea", sorkuntza garaikidearen saridun gisa, The Kindness of Strangers proiektuari esker. Proiektu horrek Espainiako Gerla Zibilaren denboran Ingalaterrara igorriak izan ziren 4 000 haur errefuxiatuen historia kontatzen du.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723