Pierre Gauthier-Dubédat-ren margolanak ikusgai dira Donibane Garazin

2020eko Ekainaren 03a

Pierre Gauthier-Dubédat (Bordele, 1938) pintorea, zizelkaria eta grabatzailea da; haren pintura abstrakzio lirikoaren mugimenduan sartzen da.

Haur denbora Baionan iragan zuen eta adoleszentzia Versailles-en, 1955ean Pariseko Arte Ederren Goi Eskola Nazionalean sartu aitzin.

Damas-eko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakasle izan zen, bai eta bibliofilia liburuak egiten dituen argitaletxe bateko zuzendari ere, Madrilen.

1995ean Bidaxunera bizitzera itzuli ondotik, Pilar bere emaztearekin, Donibane Garaziko Zitadelako karrikako etxe zahar batean plantatu berri da; han du bere lantegia.

Klima-aldaketa arte bisualen klasean

2023ko Abenduaren 18a

Hiru hilabetez, Donibane Garaziko Lizeo Frantseseniako ikasleek krisi klimatikoaren ondorioez hausnartzeko aukera izan zuten, Txiki Agirre “Keixeta” artistaren margolan batean inspiratuta.

Kaosaren erdian ordena agertzen

2023ko Urriaren 18a

Artista-ibilbidea hasi zuenean, Oaia Peruarenak, margolari asko bezala, naturan eta paisaietan inspiratu zen, batez ere Baztangoak, non teknika ikastaroak egin zituen José Mari Apezetxea eta Tomás Sobrino margolari figuratiboekin.

Sortu zalaparta kaosaren erdian

2023ko Maiatzaren 03a

1963an Langon-en (Gironda) jaioa, Christian Saint Marc bere aita margolariaren margo-ontzi eta pintzelez inguratuta hazi zen. Afrikara eta gero Greziara egindako bidaiek piztu zioten artista bokazioa. 1994az geroztik, Euskal Herrian bizi da, Aïciritsen.

Espazioa betetzen duen isiltasuna

2023ko Maiatzaren 03a

Donostian bizi den diziplina anitzeko artista, Iker Vallek (Andoain, 1976) azken urteotan Hernanin duen estudioan berezkoa duen sormen-prozesu bat garatu du aparteko mundu bereizgarrietan nabigatuz.

Leire Kareaga: “Zuena bai dela meritua” (2018) eta “Amama in memoriam” (2022)

Leire Kareagaren margolan "Zuena bai dela meritua" Donibane Garazin

2022ko Maiatzaren 22a

Leire Kareaga Eibarko emakumeen omenezko erakusketa kolektibo batean parte hartzera gonbidatu zutenean, segituan gogoratu zuen Goi Argi elkartea, Eibarren 1951n sortua, Espainiako Estatuko lehen kluba soilik emakumezkoentzat.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723