Artea pedagogia euskarri gisa

2020eko Uztailaren 03a

Itzal Aktiboa elkarteko kide eta idazkari den iF pintoreak sortutako horma-irudien ziklo bat inauguratu du Kanboko (Lapurdi) Xalbador ikastetxeak.

Xalbador ikastetxearen eta, oro har, Seaskaren eta Ikastolen Federazioaren baloreak abiapuntutzat hartuta, iF-ek horma-irudi erraldoi batzuk egin ditu eskolako sarreran.

Errespetua, aniztasuna, elkartasuna, elkarri laguntzea, bizikidetza... horiek dira landu diren gaiak, tolerantziaren inguruan institutuak egindako lan pedagogikoan oinarritutako multzo batean.

Ikastetxeari izena eman zion Xalbador bertsulariaren erretratu erraldoi batek du zikloa ireki. Euskal artearen eta historiaren une garrantzitsuetan inspiratuta, iF-ek Picassoren Gernika, Arantzazuko basilikarako Oteizaren eskulturak eta duela gutxi hil den Jose Luis Zumeta margolariaren gaztaroko lanaren ezaugarri diren kolore-bandak erabiltzen ditu. Beste aipamen batzuk daude hala nola Van Gogh, futuristak, komikiak eta bideojokoenak. Proiektua 2020-2021 ikasturtean garatuko da eta, osasun baldintzak aukera ematen badu, ikasleekin elkarreragin handiagoa izan beharko luke.

Web gune propioa sortu dute: https://xalbador.if-matxikote.eus

Artista lotua

Leire Kareaga: “Zuena bai dela meritua” (2018) eta “Amama in memoriam” (2022)

Leire Kareagaren margolan "Zuena bai dela meritua" Donibane Garazin

2022ko Maiatzaren 22a

Leire Kareaga Eibarko emakumeen omenezko erakusketa kolektibo batean parte hartzera gonbidatu zutenean, segituan gogoratu zuen Goi Argi elkartea, Eibarren 1951n sortua, Espainiako Estatuko lehen kluba soilik emakumezkoentzat.

Margolan bat eskolan

2021eko Urtarrilaren 09a

Ezin dira pandemia garaian haur multzoak erakustetxeetaratu artelanen ikustera. Baina eskoletara jinez bereganatzen ahal da artea.

Gauza ezagun bat Artelan batez eraldatu

2019ko Maiatzaren 23a

Kadira batzuk: lau zango, jarlekua, bizkarraldea, batzuetan aulki besoak. Bizi luzea eramanik, baliagarritasunaren mugarat heldurik, bizi berri baten bezperan balire bezala...

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723