Itzal Aktiboa Sariaren finalistak
2013ko Irailaren 04a
Euskal Herrian, arte garaikidean famatuak diren 12 pertsonek osaturiko epaimahaiak 2013ko Itzal Aktiboa Saria - Gazte Sorkuntza Garaikidearen finalerako bost artista gazte hautatu ditu. Saria, Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin antolatua da, Hogei'ta egitarauaren baitan.
Hona bost finalista horien izenak: Verónica Domingo, Getxokoa (Bizkaia); Anne-Laure Garicoix, Donibane Garazikoa (Nafarroa Beherea); María Jiménez Moreno, Zizur Nagusikoa (Nafarroa); Bérenger Laymond, Bidartekoa (Lapurdi) eta Thomas Loyatho, Hazparnekoa (Lapurdi).
Beren lanak, sariaren finalisten lanak aurkezteko asmoz antolatua den GazteArtea Garazin izeneko erakusketa kolektiboa kari ikusgai izanen dira, Artzapezpikuen presondegian eta Donibane Garaziko herriko etxean. Beste bi sari jokoan daude: Donibane Garazi hiriko saria eta Nautilus-Lanzarote saria. Sarituak erakusketaren denboran izendatuko dira.