Nautilus-Lanzarote saria, María Jiménez Moreno-ri eskaini zaio

2015eko Urriaren 03a

Hirugarren aldikotz, Nautilus Lanzarotek Itzal Aktiboa elkartearekin bat egiten du, artista gazteen sustatzeko eta laguntzeko.

Kanarietako Lanzarote uhartean artista egonaldia den Nautilus-Lanzarote saria, María Jiménez Moreno 38 urteko nafartarrari eskaini zaio.

GazteArtea Garazin erakusketan, Objetuario (Taxonomía ilustrada)-Gauzaki multzoa (taxonomia ilustratua) egitasmo grafikoa presentatzen du, zientzialarien lanez inspiraturik, ilustrazioa baliatzen baitzuten espezieen ikertzeko eta sailkatzeko.

Egitasmo hori kolorezko hamaika marrazkiz osatua da, esploratzaileen lanak inspiraturik. Haren gaia María Jiménez Morenoren beraren eskulturak dira.

Nautilus Lanzarotek hotel multzo bat kudeatzen du, Lanzarote uhartean (Kanaria uharteak), ingurumenaren gerizatzeari, ahalmen urriko pertsonak aise sartzeari eta arte garaikidearen sustatzeari bereziki kasu eginez. Nautilus Lanzarote Saria zapi gaueko egonaldia da, hotel multzoan, 2016ko maiatza/ekaina hilabeteetan.

GazteArtea Garazin erakusketa Donibane Garazin iraganen da, azaroaren 1.era.

Leire Kareaga: “Zuena bai dela meritua” (2018) eta “Amama in memoriam” (2022)

Leire Kareagaren margolan "Zuena bai dela meritua" Donibane Garazin

2022ko Maiatzaren 22a

Leire Kareaga Eibarko emakumeen omenezko erakusketa kolektibo batean parte hartzera gonbidatu zutenean, segituan gogoratu zuen Goi Argi elkartea, Eibarren 1951n sortua, Espainiako Estatuko lehen kluba soilik emakumezkoentzat.

Margolan bat eskolan

2021eko Urtarrilaren 09a

Ezin dira pandemia garaian haur multzoak erakustetxeetaratu artelanen ikustera. Baina eskoletara jinez bereganatzen ahal da artea.

Artea pedagogia euskarri gisa

2020eko Uztailaren 03a

Itzal Aktiboa elkarteko kide eta idazkari den iF pintoreak sortutako horma-irudien ziklo bat inauguratu du Kanboko (Lapurdi) Xalbador ikastetxeak.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723