ZAZPI FINALISTA ITZAL AKTIBOA LEHIAKETAN

2018ko Irailaren 04a

Zazpi artista, zazpi finalista dira 2018ko Arte Garaikidearen alorreko Sorkuntza Gaztearen « Itzal Aktiboa » sariketaren karietara, beren obrak erakusketa kolektibo batean Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian urrian aurkeztuko dituztenak.

Nafarroako « Huarte » Arte Garaikideko Ekoizpen Zentroko Nerea de Diego ko-zuzendariaren lehendakaritzapean bildu epaimahaiak 34 hautagaien artean hautatu ditu. Taxio Ardanaz, Luis Olaso, Maite Pinto, Miriam Isasi, María Jiménez Moreno, Thomas Loyatho eta Léa Vessot finalistek margolaritzatik bideogintzaraino zabaltzen den alor aniztasun bat ordezkatzen dute.

Sariketa, Itzal Aktiboa elkarteak antolatzen du, Euskal kultur erakundearen, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluaren eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen sostenguarekin. 2.000 euroko saria finalista bati emana izanen zaio erakusketaren estreinatze egunean.

Leire Kareaga: “Zuena bai dela meritua” (2018) eta “Amama in memoriam” (2022)

Leire Kareagaren margolan "Zuena bai dela meritua" Donibane Garazin

2022ko Maiatzaren 22a

Leire Kareaga Eibarko emakumeen omenezko erakusketa kolektibo batean parte hartzera gonbidatu zutenean, segituan gogoratu zuen Goi Argi elkartea, Eibarren 1951n sortua, Espainiako Estatuko lehen kluba soilik emakumezkoentzat.

Margolan bat eskolan

2021eko Urtarrilaren 09a

Ezin dira pandemia garaian haur multzoak erakustetxeetaratu artelanen ikustera. Baina eskoletara jinez bereganatzen ahal da artea.

Artea pedagogia euskarri gisa

2020eko Uztailaren 03a

Itzal Aktiboa elkarteko kide eta idazkari den iF pintoreak sortutako horma-irudien ziklo bat inauguratu du Kanboko (Lapurdi) Xalbador ikastetxeak.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723