Irati Inorizak eta Natacha Sansozek

2019ko Otsailaren 14a

Irati Inorizak eta Natacha Sansozek, Habitación: Trans-Humus, prozesuan dagoen erakusketa gunean orain arte garatutako lana aurkeztuko dute. Uharte Zentroan egoitza bat egiteko hautatuak izan ziren artistak Itzal Aktiboa Sarian aurkeztu ondoren, sei astez, bestearen praktikarekiko gerturatze bat proposatzen dute, beraien gorputzak espazio publikoarekin harremantzean hasten diren ardurak trukatzeko.

Aurkezpena otsailaren 15ean egingo da, arratsaldeko 18:30ean Uharte Zentroko Habitación espazioan, aurretik, arratsaldeko 17:00ak inguruan, Natacha Sansozek, “Brodatu eta zopa esperimentalak” performance parte-hartzailera gonbidatzen gaitu, ahal bada, ezkontzetara joateko jantziekin, zopa prestatzeko gogoarekin, zopa egiteko osagai batekin eta labanarekin joan behar da.

Irati Inoriza Euskal Herriko Unibertsitatean Arte graduduna da (2015), eta bere ikasketak Tomas Rullerrek (Brno 2013-2014) zuzendutako Performance Estudion osatu zituen. Bere lana ikusizko entseguaren eta ekosistema artistikoen sorkuntzaren artean kokatzen da. Testuinguruarekin harremanean, lekua hartuz, aldaketan dagoen gizarte bateko indibiduoen sorkuntzan eta hauen identitatearen inguruko nozioetan jardun ohi du. Bere proiektuak, berehalako errealitate honekin elkarrizketan sortuak daude, testuinguru arautuen arteko eskuhartze artistikorako aukerak ezarriz.

Natacha Sansoz Arte ederretan diplomatua da Bordeleko Unibertsitatean (2005), bere praktika, lanean ari den lekuko testuinguruan eskuhartze zuzenean oinarritu ohi da. Asmo honekin, bere proiektuak mekanismo politiko, sozial eta ekonomikoak zalantzan jartzen ditu. Bere ikuspuntu artistikoa, komunitateetan proposatzen dituen ekintzen eta elkarlanen bidez elikatzen da, talde minorizatu edo kaltetuen integrazioa bilatzen duelarik.

“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetaraartistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.

HABITACIÓNen BISITA ORDUTEGIA

  • Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara.
  • Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era
Leire Kareaga: “Zuena bai dela meritua” (2018) eta “Amama in memoriam” (2022)

Leire Kareagaren margolan "Zuena bai dela meritua" Donibane Garazin

2022ko Maiatzaren 22a

Leire Kareaga Eibarko emakumeen omenezko erakusketa kolektibo batean parte hartzera gonbidatu zutenean, segituan gogoratu zuen Goi Argi elkartea, Eibarren 1951n sortua, Espainiako Estatuko lehen kluba soilik emakumezkoentzat.

Margolan bat eskolan

2021eko Urtarrilaren 09a

Ezin dira pandemia garaian haur multzoak erakustetxeetaratu artelanen ikustera. Baina eskoletara jinez bereganatzen ahal da artea.

Artea pedagogia euskarri gisa

2020eko Uztailaren 03a

Itzal Aktiboa elkarteko kide eta idazkari den iF pintoreak sortutako horma-irudien ziklo bat inauguratu du Kanboko (Lapurdi) Xalbador ikastetxeak.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723