Maite Pintok 2018ko Itzal Aktiboa Saria eskuratu du

2018ko Urriaren 05a

Bilboko Maite Pinto hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen "GazteArtea", sorkuntza garaikidearen saridun gisa, The Kindness of Strangers proiektuari esker. Proiektu horrek Espainiako Gerla Zibilaren denboran Ingalaterrara igorriak izan ziren 4 000 haur errefuxiatuen historia kontatzen du.

Maite Pinto Logroñon sortua da, 1993an. Arte Ederrak ikasi ditu, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta gero Ingalaterrako Manchester School of Art eskolan. Han, Masterra eskuratu du. Manchesterren, haur errefuxiatuen historiaren berri ukan du. 1937an, 4000 haur atera ziren Santurtzitik,Habanaitsasontzian, Gerla Zibileko bortizkeriatik ihesi.

Bidaia latza izan zen, 800 pertsonaren hartzeko prestatua zen itsasontzi hortan. Boluntario britainiarrek presaka prestatu kanpaleku batzuetan pasatu aste luze batzuen ondotik, Erresuma Batuko erakunde eta pertsona andana batek beren gain hartu zituzten.

Gerla Zibila bururatu ondoan, haur horietarik batzuk etxera itzuli ziren, baina beste batzuk Ingalaterran gelditu ziren. Esperientzia horrek lotura azkarrak sortu ditu haur horien artean; lotura horiek gaur egun oraino irauten dute.

Lehiaketa honentzat, Maite Pinto artistak proiektu bat aurkeztu du, “The Kindness of Strangers (Kanpotarren adeitasuna)” deitu duena. Euskal Herriko haur horien oroitarazteko sortu den “Association for the UK Basque Children” elkartearen artxiboetan aurkitu argazki batzuetarik abiatuz, aquatinta eta monotipoak sortu ditu: artxibo horretan dauden irudi zahar horiek berreginez, Maite Pintok memoria berri bat sortzen du eta gure gaur egungo testuinguruko errefuxiatuen krisiarekin lotzen du, tintaren absentzien eta presentzien bitartez.

Irudien arima memoria grafikotik haratago doa; haren xedea esperientzian dago, hausnarketa bat sortzeko, non denbora eta toki geografikoaren kontzeptuak alde batera uzten baitira eta behin eta berriro errepikatzen den gertaera historikoan (emigrazioan) arreta jartzen baita.

Maite Pintok grabaduraren teknika ongi menderatzen duela erakutsi du; gainera, gertakari historikoen oroimena eta gaur egun irauten duen egoera bat —munduko errefuxiatuen oraingo krisia— elkarri lotzen jakin du. Epaimahaiari hori gustatu zaio.

2000 eurokoItzal Aktiboadiru-laguntzak Euskal Herrian bizi eta lan egiten duen 40 urtez petikako artista gazte bat sariztatzen du. 34 hautagai aurkeztu diraItzal Aktiboaelkarteak Euskal Kultur Erakundearen eta Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikideko Zentroaren partaidetzarekin antolatzen duen lehiaketa honetarako.

Klima-aldaketa arte bisualen klasean

2023ko Abenduaren 18a

Hiru hilabetez, Donibane Garaziko Lizeo Frantseseniako ikasleek krisi klimatikoaren ondorioez hausnartzeko aukera izan zuten, Txiki Agirre “Keixeta” artistaren margolan batean inspiratuta.

Kaosaren erdian ordena agertzen

2023ko Urriaren 18a

Artista-ibilbidea hasi zuenean, Oaia Peruarenak, margolari asko bezala, naturan eta paisaietan inspiratu zen, batez ere Baztangoak, non teknika ikastaroak egin zituen José Mari Apezetxea eta Tomás Sobrino margolari figuratiboekin.

Sortu zalaparta kaosaren erdian

2023ko Maiatzaren 03a

1963an Langon-en (Gironda) jaioa, Christian Saint Marc bere aita margolariaren margo-ontzi eta pintzelez inguratuta hazi zen. Afrikara eta gero Greziara egindako bidaiek piztu zioten artista bokazioa. 1994az geroztik, Euskal Herrian bizi da, Aïciritsen.

Espazioa betetzen duen isiltasuna

2023ko Maiatzaren 03a

Donostian bizi den diziplina anitzeko artista, Iker Vallek (Andoain, 1976) azken urteotan Hernanin duen estudioan berezkoa duen sormen-prozesu bat garatu du aparteko mundu bereizgarrietan nabigatuz.

Leire Kareaga: “Zuena bai dela meritua” (2018) eta “Amama in memoriam” (2022)

Leire Kareagaren margolan "Zuena bai dela meritua" Donibane Garazin

2022ko Maiatzaren 22a

Leire Kareaga Eibarko emakumeen omenezko erakusketa kolektibo batean parte hartzera gonbidatu zutenean, segituan gogoratu zuen Goi Argi elkartea, Eibarren 1951n sortua, Espainiako Estatuko lehen kluba soilik emakumezkoentzat.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723