Bost artista gazte hautatuak
2015eko Itzal Aktiboa sariaren finalarentzat

2015eko Irailaren 11a

Arte garaikidearen munduan adituak diren pertsonez osaturiko epaimahaiak bost artista hautatu ditu Itzal Aktiboa – Arte Garaikidearen Sorkuntza Gaztearen sariaren finalean parte hartuko dutenak: Grégory Cuquel, María Jiménez Moreno, Cécile Mestelan, Mickaël Vivier eta Eluska Zabalo Monje.

Bost artistek aurkeztuko dituzten obrak Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian ikusgai izanen dira, erakusketa kolektibo batean. Erakusketa horren estreinaldia urriaren 2an, ostiralez eginen da, 18:30etan. Karia hortara, 2.000 euroko saria bost artistetatik bati eskainia izanen zaio.

Lehiaketa Itzal Aktiboa elkarteak antolatzen du, Euskal kultur erakundearekin elkarlanean eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen sostenguarekin. Helburua da arte garaikidea euskal kulturaren kontestuan integratzen laguntzea, bai eta euskal sorkuntza garaikidea hedatzen laguntzea ere. Leku historiko batean aurkeztuak izanik, bost artisten obrek Euskal Herriko sorkuntza artistikoaren gaurko joeren ikuspegi bat emanen dute.

Grégory Cuquel Baionan sortu zen, 1980an. Berunezko minaz paperean egin marrazki andana bat presentatzen du, “jardin de brisement” titulupean. Kurbek, pleguek eta zirrituek gogo ibilbide eta arkitekturak agerrarazten dituzte, musikak inspiraturik. Marrazkien ondoan, eskultura batzuen arku formek itxura berak errepikatzen dituzte.

María Jiménez Moreno Iruñean sortu zen, 1978an. “Objetuario (Taxonomía ilustrada” izeneko obra presentatzen du, hamaika marrazkiz osaturik. Marrazki horiek kolorez eginak dira, XVIII. eta XIX. mendeetako esploratzaileen lanek inspiraturik, ilustrazioa baliatzen baitzuten espezieen ikertzeko eta sailkatzeko.

Cécile Mestelan Baionan sortu zen, 1988an. “Fétiche” izeneko muntadura erakusten du, zeramikazko eskulturaz osaturik. Eskultura horien formek osagai organikoak eta geometrikoak elkartzen dituzte. Haren obrak Brancusi eta Miró bezalako artisten obrak oroitaratzen ditu, bai eta usu loturik gaituzten “xarma” fetixistak. Eguneroko gauzakiek gure bizian duten eginkizunaz galdezka aritzera sustatzen gaitu.

Mickaël Vivier Baionan sortu zen, 1983an. “Natura istorioa” izeneko muntadura erakusten du. Marrazkiak, eskultura eta bideoa bateratzen ditu, Angeluko Amodio Ganberako legenda adieraziz. Historia horrek maitale bikote baten historia tragikoa kontatzen digu, harpean harrapaturik eta itsasgorak itorik hil baitziren.

Eluska Zabalo Monje Donostian sortu zen, 1982an. “Paisai alderraia #1” izeneko obra presentatzen du, diziplina anitzeko hurbilketa garatuz, pinturaren eta hutsune-grabaduraren artean. Aluminio orrian egin hamabi fotograbatutan, paisaia zirrimarra batzuen zati handituak presentatzen ditu.

Bost artista hauek hautatuz, Pantxoa Etchegoin, Euskal kultur erakundeko zuzendaria buru duen epaimahaiak beren lanaren alderdi berritzaile eta sortzaileena agerian eman nahi izan du. Epaimahaiaren bertze kideak hauek dira: Juanma Arriaga, Donostiako Kur Galeriaren zuzendaria; Celia Eslava, plastikaria; François Loustau, arte garaikide erakusketen komisarioa; Javier Manzanos, Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikide Zentroko zuzendaria; Iñaki Olazabal, zizelkaria; eta Elke Roloff, kultura garapenaren arduraduna CPIE Euskal Bazterra zentroan.

Erakusketa irekia izanen da 2015eko urriaren 3tik azaroaren 1era, egunero asteartetan salbu, 11:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 18:30etara. Sartzea urririk izanen da.

Araudia

Xehetasunentzat

Maite Pintok 2018ko Itzal Aktiboa Saria eskuratu du

2018ko Urriaren 05a

Bilboko Maite Pinto hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen "GazteArtea", sorkuntza garaikidearen saridun gisa, The Kindness of Strangers proiektuari esker. Proiektu horrek Espainiako Gerla Zibilaren denboran Ingalaterrara igorriak izan ziren 4 000 haur errefuxiatuen historia kontatzen du.

ZAZPI FINALISTA ITZAL AKTIBOA LEHIAKETAN

2018ko Irailaren 04a

Zazpi artista, zazpi finalista dira 2018ko Arte Garaikidearen alorreko Sorkuntza Gaztearen « Itzal Aktiboa » sariketaren karietara, beren obrak erakusketa kolektibo batean Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian urrian aurkeztuko dituztenak.

Nafarroako « Huarte » Arte Garaikideko Ekoizpen Zentroko Nerea de Diego ko-zuzendariaren lehendakaritzapean bildu epaimahaiak 34...

SORKUNTZA GAZTEAREN 2018ko ITZAL AKTIBOA SARIA – ARTE GARAIKIDEA

2018ko Otsailaren 22a

Gure elkarteak, berriz ere, Itzal aktiboa sariaren lehiaketa antolatzen du, 2018an, Euskal Kultur Erakundearekin eta Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikideko Zentroarekin partaidetzan.

Lehiaketa irekia zaio 40 urte baino gutiago dituen eta Euskal Herrian (zazpi probintziak) bizi den edo Euskal Herriarekilako lotura pertsonal azkarra duen edozein artistari. Saria 2 000 eurokoa izanen da....

Mickaël Vivier artistak
2015eko Itzal aktiboa saria eskuratu du

2015eko Urriaren 05a

Baionako Mickaël Vivier hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen "GazteArtea", sorkuntza garaikidearen saridun bezala.

2000 euroko dirulaguntzak sariztatzen du Euskal Herrian bizi eta lan egiten duen 40 urtez petikako artista gazte bat. 34 hautagai aurkeztu dira Itzal Aktiboa elkarteak antolatzen duen lehiaketa honetarako, Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin....

Veronica Domingo Alonsok
2013ko Itzal Aktiboa Saria eskuratu du

2013ko Urriaren 21a

Pantxoa Etchegoin, epaimahai burua eta Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak, Veronica Domingo Alonso sariztatzerakoan, honen "lanaren kalitatea, teknika menperatzea eta, margoa, olerkia eta heldutasunaren lokarri bihurtzen den ikuspegi onirikoa eta poetikoa" azpimarratu ditu.

Veronica Domingo Alonso, 24 urteko Getxotarra (Bizkaia), EHUko Arte Ederretako fakultateko lizentziadunak,...

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723