Mickaël Vivier artistak
2015eko Itzal aktiboa saria eskuratu du

2015eko Urriaren 05a

Baionako Mickaël Vivier hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen "GazteArtea", sorkuntza garaikidearen saridun bezala.

2000 euroko dirulaguntzak sariztatzen du Euskal Herrian bizi eta lan egiten duen 40 urtez petikako artista gazte bat. 34 hautagai aurkeztu dira Itzal Aktiboa elkarteak antolatzen duen lehiaketa honetarako, Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin.

Lehiaketa honentzat, Mickaël Vivier artistak instalazio bat aurkeztu du "Histoire naturelle-Natura historia" deitu duena. Angeluko "Amodioaren logela -Chambre d'Amour"-eko harpearen leienda abiapundu hartuz, historia bat kondatu du, marrazkiak, eskultura eta bideoa bateratuz.

Instalazioa ikusgai da Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegia deitu geletan, azaroaren 1a arte, lehiaketako beste lau azken irabazleen obrekin.

"Amodioaren logela"-ren leiendak aipatzen du bi amorosen zorte tragikoa, hauek hondartza bazterreko harpe batean, urak bereganatu zituelarik betirako. Artistak gertakari hau egitasmo artistiko baten bitartez irudikatu du. Horretarako, Mickaël Vivier gazteak baliabide teknologiko eta artistiko ezberdinak erabali ditu, hala nola bideoa, argi proiektorea, grafitozko marrazkiak objektu naturalezko paper gainean, bai eta ere zohikatzezko eskulturak, zimenta eta egur zutabez zeharkatuak.

Epaimahaiaren izenean goretsiz, karia horretarako lehendakari zen Pantxoa Etchegoin, Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak azpimarratu du ohizko kondaira horren berridaztea era garaikidean, organikoa mineralarekin nahasiz eta aurkeztu obran nola erreferentzia biologiko, geologiko, hala kulturalak parekatuz.

Instalazioa aurkeztean joan den ostirale gauean, Mickaël Vivier artistak aipatu du leiendak daukan erromantismoaren eta gaurko errealitatearen arteko kontrastea, jakinez harpearen sargia beti hor dagoela, Angeluko "Sables d'Or" deitu hondartzaren aparkaleku baten gibelean.

"Gaur sartzen bagara harpe horretan, lur gainean marraztuak dira bihotzak, izenak...badira ere plastikozko edalontzi lehertuak, garagardo botilañoak, zigarreta muturrak, preserbagailu erabiliak, etabar. Mito erromantiko horren eta gaurkoaren arteko gainposizio horretarik sortu ditut instalazio honen sorkuntza ezberdinak" dio artistak.

Mickaël Vivier Baionan sortu da, 1983an. Angoulême hiriko École Européenne Supérieure de l’Image eskolan eta Poitierseko unibertsitatean ikasi du. Hainbat urtez Pariseko Palais de Tokyo erakustokian lan egin ondoan, arte numerikoa eta bideo artea irakasten ditu, Euskal Kostalde – Aturri hiriguneko Arte Eskolan (École d'art de l'Agglomération Côte basque – Adour).

Bigarren saria María Jiménez Morenori

Bigarren saria María Jiménez Moreno nafartarrak lortu du, Lanzarote ugarteko Ana Piñel, Nautilus hoteleko zuzendariak eman diolarik, egonaldi artistiko baten egiteko ondoko hilabeteetan.

Bestalde, Donibane Garaziko Herriko etxeak arte liburu bat eskaini dio beste azken parte hartzaile bakoitzari.

Pantxoa Etchegoin buru zuen epaimahaiak ondoko kideak zituen: Juanma Arriaga, Donostiako Kur Galeriaren zuzendaria; Celia Eslava, plastikaria; François Loustau, arte garaikide erakusketen komisarioa; Javier Manzanos, Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikide Zentroko zuzendaria; Iñaki Olazabal, zizelkaria; eta Elke Roloff, kultura garapenaren arduraduna CPIE Euskal Bazterra zentroan.

Maite Pintok 2018ko Itzal Aktiboa Saria eskuratu du

2018ko Urriaren 05a

Bilboko Maite Pinto hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen "GazteArtea", sorkuntza garaikidearen saridun gisa, The Kindness of Strangers proiektuari esker. Proiektu horrek Espainiako Gerla Zibilaren denboran Ingalaterrara igorriak izan ziren 4 000 haur errefuxiatuen historia kontatzen du.

ZAZPI FINALISTA ITZAL AKTIBOA LEHIAKETAN

2018ko Irailaren 04a

Zazpi artista, zazpi finalista dira 2018ko Arte Garaikidearen alorreko Sorkuntza Gaztearen « Itzal Aktiboa » sariketaren karietara, beren obrak erakusketa kolektibo batean Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian urrian aurkeztuko dituztenak.

Nafarroako « Huarte » Arte Garaikideko Ekoizpen Zentroko Nerea de Diego ko-zuzendariaren lehendakaritzapean bildu epaimahaiak 34...

SORKUNTZA GAZTEAREN 2018ko ITZAL AKTIBOA SARIA – ARTE GARAIKIDEA

2018ko Otsailaren 22a

Gure elkarteak, berriz ere, Itzal aktiboa sariaren lehiaketa antolatzen du, 2018an, Euskal Kultur Erakundearekin eta Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikideko Zentroarekin partaidetzan.

Lehiaketa irekia zaio 40 urte baino gutiago dituen eta Euskal Herrian (zazpi probintziak) bizi den edo Euskal Herriarekilako lotura pertsonal azkarra duen edozein artistari. Saria 2 000 eurokoa izanen da....

Bost artista gazte hautatuak
2015eko Itzal Aktiboa sariaren finalarentzat

2015eko Irailaren 11a

Arte garaikidearen munduan adituak diren pertsonez osaturiko epaimahaiak bost artista hautatu ditu Itzal Aktiboa – Arte Garaikidearen Sorkuntza Gaztearen sariaren finalean parte hartuko dutenak: Grégory Cuquel, María Jiménez Moreno, Cécile Mestelan, Mickaël Vivier eta Eluska Zabalo Monje.

Bost artistek aurkeztuko dituzten obrak Donibane Garaziko...

Veronica Domingo Alonsok
2013ko Itzal Aktiboa Saria eskuratu du

2013ko Urriaren 21a

Pantxoa Etchegoin, epaimahai burua eta Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak, Veronica Domingo Alonso sariztatzerakoan, honen "lanaren kalitatea, teknika menperatzea eta, margoa, olerkia eta heldutasunaren lokarri bihurtzen den ikuspegi onirikoa eta poetikoa" azpimarratu ditu.

Veronica Domingo Alonso, 24 urteko Getxotarra (Bizkaia), EHUko Arte Ederretako fakultateko lizentziadunak,...

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723