Euskal Herriko arte garaikideko berriak: emazteen ekarpena

2016ko Martxoaren 06a

EmazteArtea Garazin erakusketaren estreinatzea dela eta, Itzal aktiboa elkarteak eta Donibane Garaziko Herriko Etxeak « EUSKAL HERRIKO ARTE GARAIKIDEKO BERRIAK: EMAZTEEN EKARPENA » mintzaldirat (frantsesez) gomitatzen zaituzte.

Mintzaldi hori FRANCOIS LOUSTAU, La Maison elkarteko erakusketen arduradun nagusiaren eskutik izanen du, 2016ko martxoaren 11n Donibane Garazin, Herriko Etxeko Ohorezko Salan, 18:30etan. Sartzea urririk.

Klima-aldaketa arte bisualen klasean

2023ko Abenduaren 18a

Hiru hilabetez, Donibane Garaziko Lizeo Frantseseniako ikasleek krisi klimatikoaren ondorioez hausnartzeko aukera izan zuten, Txiki Agirre “Keixeta” artistaren margolan batean inspiratuta.

Kaosaren erdian ordena agertzen

2023ko Urriaren 18a

Artista-ibilbidea hasi zuenean, Oaia Peruarenak, margolari asko bezala, naturan eta paisaietan inspiratu zen, batez ere Baztangoak, non teknika ikastaroak egin zituen José Mari Apezetxea eta Tomás Sobrino margolari figuratiboekin.

Sortu zalaparta kaosaren erdian

2023ko Maiatzaren 03a

1963an Langon-en (Gironda) jaioa, Christian Saint Marc bere aita margolariaren margo-ontzi eta pintzelez inguratuta hazi zen. Afrikara eta gero Greziara egindako bidaiek piztu zioten artista bokazioa. 1994az geroztik, Euskal Herrian bizi da, Aïciritsen.

Espazioa betetzen duen isiltasuna

2023ko Maiatzaren 03a

Donostian bizi den diziplina anitzeko artista, Iker Vallek (Andoain, 1976) azken urteotan Hernanin duen estudioan berezkoa duen sormen-prozesu bat garatu du aparteko mundu bereizgarrietan nabigatuz.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723