Antxetatarrak: Irrati-programa batek artistak elkartzen dituenean

2026ko Urriaren 28a

Zazpi euskal artistek beren obrak erakutsiko dituzte Donibane Garazin, azaroaren 7tik 21era, Euskal Hirigune elkargoaren Euskararen urtaroaren karietarat.

Oaia Peruarena, Veva Linaza, Iñaki Imaz, Garluk, Josette Dacosta, Amaia Lejarreta eta Larraitz Ugartemendiaeuskal artisten arte erakusketa hori Donibane Garazin izanen da, Itzal aktiboaren egoitzan, Zitadelako karrikan, eta herriko etxearen atarian

Artista hauek batzen dituena Larraitz Ugartemendia margolariak gidatzen duen Antxeta irratiko kronika artistikoetan parte hartzea da.

Erakusketa Donibane Garaziko Zitadelako karrikan 22 zenbakian ikusgai izanen da, ostiralez, larunbatez eta igandez 3etatik 7etarat. Herriko etxeko erakusketa zabalik izanen da astelehenetik ostiralera 08:30etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30etara.

Erakusketaren inaugurazioa azaroaren 7an izanen da, larunbatean, goizeko 11etan, 22, Zitadela karrikan, artistekin.

Larraitz Ugartemendia da proiektuaren sortzailea. Artista eta arte irakasle, Irunen sortua da eta Oiartzunen basotik hurbil dagoen baserri zahar batean bizi da. Margotzeaz gain, artistekin elkarrizketak egin ditu, Txingudiko Antxeta irratiko.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPB) ikasketak segiturik, Larraitzek kanpoan etatailerrean margotzen du, hostoen arteko argiaren efektuak, uneak, emozioak bilatuz... Gogo bizi batek bultzaturik, 2023az geroztik artista asko motibatzen jakin du Arte Kronikak programan parte hartzeko, gonbidatu gisa, beren lanaz hitz egiteko.

Gaur egungo erakusketak Larraitz eta bere mikrofonoaren aitzinean mintzatu diren beste sei artista biltzen ditu.

Veva Linazak paisaiaren gaia lantzen du, kolore eta keinu indartsuekin. Bilbon sortua, EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea da. Bere ibileran paisaiak marrazten ditu, pintura-tresna gisa, leialtasunez irudikatu nahi izan gabe.

Iñaki Imaz EHUko irakasle ere izan zen urte luzez. Jatorriz Donostiakoa, Leioatik hurbil dagoen Mungiako bere tailerrean obrak sortzen ditu, askotan abstraktuak, baina ironia apur batekin jorratutako gaiek eguneroko bizitza sozialarekin zerikusia dutenak.

Oaia Peruarenak Beran du tailerra. Haurtzarotik, naturan eta Baztango paisaietan inspiratua, pintura figuratiboari ekin zion lehenik, abstrakziora pasatu baino lehen. Kolore biziak, jestuak eta formatu handiak dira bere lanaren ardatza.

Amaia Lejarreta plastikaria, makillatzaile profesionala eta zinemagilea da. Durangon jaioa, txikitatik erakutsi ditu bere dohain artistikoak. Margolanak eta performanceak egiten ditu, eta body painting lantzen du. Beti dago prest muga berriak esploratzeko.

Ekaitz Agirre Elizondo "Garluk"eleberri grafikoan ibilbide sendoa duen komikigilea da. Donostiakoa sortzez, Black is Beltza proiektuan parte hartu du marrazkilari gisa, eta azkenik Maurizia, biziminaren hotsa marrazkilari gisa argitaratu du.

Josette Dacostak Donibane Garazin du tailerra. Bere ingurune pertsonaletik inspiratuz, kolore biziko eta keinu indartsuko pintura abstraktuak sortzen ditu, espresionismo abstraktutik hurbil direnak. Haur irakaskuntzan espezializaturik, margolari karrera hasi zuen Teresa Muñiz artista abstraktuaren ikasle gisa Madrilen.

Zazpi artista horien lanak Donibane Garaziko herriko etxean egonen dira ikusgai azaroaren 3tik aurrera, Zitadela karrikako 22. zenbakian, Josette Dacostaren atelierrean, azaroaren 7tik 21era.

Erakusketa denboran, jarduera ezberdinak antolatuko dira euskal arte garaikidea euskaraz gozatzeko, Euskal hirigune elkargoaren eta Euskal kultur erakundearen laguntzari esker.

Lehena, azaroaren 14an, larunbat goizean 10etatik 12etara, marrazki tailerra Garluk komikigileak animaturik, nerabe eta gazteentzat.

Bigarrena, azaroaren 2an, ostiralez, arratseko 7etatik bertso saioa, Elixabet Etxandi eta Battitt Crouspeyre bertsolariekin.

Larraitz Ugartemendia Irratia Antxetarekin kolaboratzen du

Iñaki Olazabal - poussant les frontières de la sculpture basque

2025eko Maiatzaren 19a

En choisissant comme matériau artistique le zinc, un métal bon marché et facile à travailler, Iñaki Olazabal, décédé début mai à l'âge de 65 ans à Saint-Sébastien suite à une longue maladie, a contribué à élargir les frontières esthétiques de la sculpture basque.

Berenize: izar bihurtutako ile istorio bat

2024ko Otsailaren 28a

Miren Laxaguen "Berenize" margolana lehen Larzabaleko Oztibarreko ikastolan eta gero Sohútako Eperra Ikastolan egon da zenbait astez. Ikasleek Berenizeren kondaira eta Mirenek nola irudikatu duen ikusi ahal izan dute.

Klima-aldaketa arte bisualen klasean

2023ko Abenduaren 18a

Hiru hilabetez, Donibane Garaziko Lizeo Frantseseniako ikasleek krisi klimatikoaren ondorioez hausnartzeko aukera izan zuten, Txiki Agirre "Keixeta" artistaren margolan batean inspiratuta.

Kaosaren erdian ordena agertzen

2023ko Urriaren 18a

Artista-ibilbidea hasi zuenean, Oaia Peruarenak, margolari asko bezala, naturan eta paisaietan inspiratu zen, batez ere Baztangoak, non teknika ikastaroak egin zituen José Mari Apezetxea eta Tomás Sobrino margolari figuratiboekin.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723