Argiaren egunean itzala jaiotzen da

Gure elkartea 2005ean sortu zen, artista talde batek eta arte plastikoetan interesa zuten beste pertsona batzuek bultzaturik. Egoitza Donibane Garazin du, Nafarroa Beherean.

Euskal Herrian arte garaikidea sustatzea du eginkizun, mugaz gaindiko kultur trukeetan laguntzea eta sorkuntza artistikoa haurreiezagutaraztea. Ez du afiliazio politikorik, eta helburu kulturaletan bakarrik aritzen da.

Bere xedeak betetzeko, Itzal aktiboa erakusketak antolatzen ditu Ipar eta Hego Euskal Herriko hainbat tokitako artistekin, bai eta sorkuntza artistikoko tailerrak ere.

Eskolekin hurbileko lankidetzan lan egiten du, bereziki jatorrizko artelan bat pretatuz (pintura edo eskultura) elementu pedagogikoekin (bideoak, gida jokoak) ikasleen interesa eta irudimena bultzatzeko. Bai ikasleek bai irakasleek bereziki estimatzen dute sorkuntza artistiko garaikidea aurkezteko metodo hori, bai eta artistekin lotura eta harreman zuzenak izateko aukera ere.

Nortzuk gara?

  • Hélène Larralde, hiri-plangintzan aditua, da elkarte-burua.
  • Colette Maitia, ikastegi zuzendari ohia, lehendakari ordea da.
  • Maitena Diribarne, irakaslea, idazkaria da.
  • Nicholas Bray, kazetaria, diruzaina da.
  • Josette Dacosta, artista, koordinatzaile nagusia dugu.

Sortzaileen artean, Felix Anaut eta Gonzalo Etxebarria, margolariak, eta Iñaki Olazabal, eskultore genituen, baita Juan Luis Baroja Collet grafista, Mañolo Espellet musika erakaslea, eta Carey Good arte historialaria ere.

Zein da Itzal aktiboaren esanahia?

Gure elkartearen izena Itzal aktiboa da. Jorge Oteiza euskal eskultoreak espainolez idatzi zuen olerki baten itzulpenean oinarritzen da. Olerkiak itzalari egiten dio erreferentzia, argiaren osagarri aktibo gisa.

Argia argia baino ez zen
deusezetik
Jainkoak ilunpea sortzen du
eta gaueren ilunpetik
eguna jaiotzen da
eta argiaren egunean itzala jaiotzen da
ez baita argi gabezia negatiboa
ezen guretzat
itz.al izatearen ahalmena da
itzal aktiboa
argiaren presentzia bizia
gure betiereko itzuleraren teoria
itzaletik argira itzultzen gara
gauetik egunera
lurraren itzalean igotzen gara
zeruaren gauetan

Jorge Oteiza: "Existe Dios al Noroeste".

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723