Euskal diaspora artisten begiradan
2016ko Ekainaren 02a
"Euskal diaspora artisten begiradan" erakusketa ibiltariak ekainaren 15etik uztailaren 31ra, Donibane Garaziko Apezpikuen presondegian, zazpi euskal probintzietan barnako ibilaldiaren hirugarren etapa aurkezten du, Baionako Euskal Museotik eta Iruñeko Kondestable jauregiatik iragan ondoren. Donibane Garaziko Udalaren eta Eusko Ikaskuntzaren elkarlanari esker antolatu da.
Itzal aktiboa elkarteak eskolei bisitak proposatuko dizkie, haurreri zuzendu joko-gida batez lagundurik.
Erakusketak sormen garaikideko lehiaketa du abiapuntu. Lehiaketako 16 artista eta 3 artista gonbidatu biltzen ditu, osotara 21 obra: pinturak, argazkiak, mosaikoa, multimedia instalazioak eta eskulturak, erakusketan irudikaturiko hainbat euskarri plastikoz gain. Haien bitartez, emigrazioarekin loturiko gai anitzak aztertzen dira; bidaia, beste leku batean txertatzetik eratorritako sentimendu kontraesankorrak eta euskal historia, horren barnean, baleen ehiza edo frankismoaren kontrako erbestea.
Gainera, funtsean banako subjektibotasunaren adierazpenak diren obrak testuinguru batean daude sarturik, euskal migrazioak kontatzen dituzten informazio panalen bitartez, lau hizkuntzatan (frantsesa, euskara, gaztelania, eta ingelesa). Gai hauek ikuspegi zientifiko eta aldi berean herrikoiari eremu unibertsala ematen diote, bertan bere lurraldea uzten duen pertsona bakoitzak bere burua islaturik ikusten ahal duelarik.
Erakusketaren inaugurazioa ekainaren 15an, asteazkenarekin, izanen da Apezpikuen presondegian.
Ordutegiak: egunero asteartea ezik, 11:00 - 12:30 eta 14:30 - 18:30
Sarrera doan