Berenize: izar bihurtutako ile istorio bat

2024ko Otsailaren 28a

Miren Laxaguen "Berenize" margolana lehen Larzabaleko Oztibarreko ikastolan eta gero Sohútako Eperra Ikastolan egon da zenbait astez. Ikasleek Berenizeren kondaira eta Mirenek nola irudikatu duen ikusi ahal izan dute.

Berenize duela 2.300 urte inguru bizi izan zen erregina egiptoar bat izan zen, bere ile luzearen edertasunagatik ezaguna. Senarra gerlara joan zitzaionean, onik itzultzen bazen, ilea moztuko zuela hitzeman zuen.

Senarra bizirik itzuli zen eta, hitza hitz, Berenizek ilea moztu zuen, leiendaren arabera, mirariz izar bihurtu zena...Istorio horretatik sortu zen konstelazio baten izena: "Berenizen ilea".

Miren Laxague (Donapaleu, 1979) istorio horretan inspiratu zen bere "Berenize" margolana sortzeko, izarrak irudikatuz.

Ageri den bezala, pintura eta hitzak nahasten dira Mirenen lanean. Arte Ederrak ikasi zituen Pauen eta gero Nantesen. Angelun bizi eta lan egiten du. Akuarelaz, tintaz, akrilikoz margotzen du eta ipuinak eta poemak idazten ditu. Asmatzen dituen pertsonaien psikologia arakatzen du.

Kondairaren erreginaz haratago, Mirenen margolanaren Berenizea irudimenezko pertsona bat da, alegiazko beste pertsona batzuekin bizi dena, alegiazko etxe batean, Maison Ancolia deitzen duena.

Margolana Oztibarreko ikastolan egon da zenbait astez, eta ikasleek Berenizeren kondaira eta Mirenek nola irudikatu duen ikusi ahal izan dute.

Izan ere, pintura erabili baino gehiago, Mirenek aurpegi bat marraztu zuen ordenagailuan, eta ondoren manipulatu egin zuen, kopia bat egiteko. Handienen gelan, haurrek ordenagailuan marrazteko gaitasuna probatu ahal izan dute.

Iñaki Olazabal - poussant les frontières de la sculpture basque

2025eko Maiatzaren 19a

En choisissant comme matériau artistique le zinc, un métal bon marché et facile à travailler, Iñaki Olazabal, décédé début mai à l'âge de 65 ans à Saint-Sébastien suite à une longue maladie, a contribué à élargir les frontières esthétiques de la sculpture basque.

Klima-aldaketa arte bisualen klasean

2023ko Abenduaren 18a

Hiru hilabetez, Donibane Garaziko Lizeo Frantseseniako ikasleek krisi klimatikoaren ondorioez hausnartzeko aukera izan zuten, Txiki Agirre "Keixeta" artistaren margolan batean inspiratuta.

Kaosaren erdian ordena agertzen

2023ko Urriaren 18a

Artista-ibilbidea hasi zuenean, Oaia Peruarenak, margolari asko bezala, naturan eta paisaietan inspiratu zen, batez ere Baztangoak, non teknika ikastaroak egin zituen José Mari Apezetxea eta Tomás Sobrino margolari figuratiboekin.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723