Barbara Stammel - margolan eta instalazioak

2016ko Irailaren 30a

Erakusketa Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian

2016ko urriaren 1.etik 30era

Erakusketaren estreinaldia urriaren 7an, ostiralarekin, 18:30etan

Alemanian sorturik, Barbara Stammel-ek Municheko arte ederren eskolan ikasi zuen. Badu hogei bat urte Gipuzkoan bizi dela, Getarian, eta han lan egiten duela. Margotzeko, batzuetan pintzelak erabiltzen ditu, eta batzuetan eskuak, oihaletan eta kraft paperean. Izari handiko begitarteak egiten ditu, aldi berean eztiak eta beldurgarriak izan daitezkeen pertsonaiak sortuz.

Erakusketa egunero izango da irekita, astearteetan izan ezik, 11:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 18:30etara

Sartzea urririk

Iñaki Olazabal - poussant les frontières de la sculpture basque

2025eko Maiatzaren 19a

En choisissant comme matériau artistique le zinc, un métal bon marché et facile à travailler, Iñaki Olazabal, décédé début mai à l'âge de 65 ans à Saint-Sébastien suite à une longue maladie, a contribué à élargir les frontières esthétiques de la sculpture basque.

Berenize: izar bihurtutako ile istorio bat

2024ko Otsailaren 28a

Miren Laxaguen "Berenize" margolana lehen Larzabaleko Oztibarreko ikastolan eta gero Sohútako Eperra Ikastolan egon da zenbait astez. Ikasleek Berenizeren kondaira eta Mirenek nola irudikatu duen ikusi ahal izan dute.

Klima-aldaketa arte bisualen klasean

2023ko Abenduaren 18a

Hiru hilabetez, Donibane Garaziko Lizeo Frantseseniako ikasleek krisi klimatikoaren ondorioez hausnartzeko aukera izan zuten, Txiki Agirre "Keixeta" artistaren margolan batean inspiratuta.

Kaosaren erdian ordena agertzen

2023ko Urriaren 18a

Artista-ibilbidea hasi zuenean, Oaia Peruarenak, margolari asko bezala, naturan eta paisaietan inspiratu zen, batez ere Baztangoak, non teknika ikastaroak egin zituen José Mari Apezetxea eta Tomás Sobrino margolari figuratiboekin.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723