Charles Jaulerry

Charles Jaulerry Arrangoitzekoa da, 1981ean Baionan sortua. Diseinu grafikoa ikasi zuen, Pariseko Institut Supérieur Des Arts Appliqués eskolan, eta irudigintza Master bat egin zuen, New Yorkeko School of Visual Arts eskolan. Ondotik, lau urtez ari izan zen New Yorken lanean, Marlborough Gallery galeriaren artxiboen sailean.

Bere lehen pinturak New Yorken egin zituen. Berantago, Arrangoitzera itzulirik, bere collage teknika pertsonala garatu zuen, naturak eta bereziki xoriek inspiratu pinturen egiteko, haieri so egoten baitzen.

"Jackson Pollock pintorearen lanak eta Mike Kelley artistaren Memory Ware Flats serieak inspiraturik, ene atelerian bildu elementu batzuk erabili nahi izan ditut oihalean kolatzeko. Ene xedea mugimendu eta gorabehera sentsazio baten sortzea zen, aldi berean abstrakzioa eta figurazioa konbinatuz.

"Urrundik, collageak oihalaren zolako irudiekin nahasten dira. Hurbiletik aldiz, erliebean diren xoriak deskubritzen ahal dira. Pigmentu idortuzko zati batzuetatik eta oihal edo paper gainean entseatu medium batzuetatik abiatuz eginak dira, zeinak urteetan atelerian atxiki baititut."

Sarirako lehiakidea
avatar

Charles Jaulerry

Arrangoitze

Artista erakutsiak