Eluska Zabalo Monje
Eluska Zabalo Monje Donostian sortu zen, 1982an. Soziologiako eta Arte Ederretako ikasketak egin zituen, Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, Bilbon bizi da eta han lan egiten du. Pintura lantzen du, bai eta haurrei eta helduei artea irakasten. Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza bati esker, Paisai alderraiak izeneko egitasmoa garatzen ari da, pinturaren eta hutsune-grabaduraren artean sartzen den diziplina anitzeko hurbilketa landuz.
Hemen erakutsi obran, aluminio orrian egin hamabi fotograbatutan, kobre plaketan grabatu paisaia zirrimarra batzuen zati handituak presentatzen ditu. Paisaia oinarrizko erreferentzia gisa baliaturik, artistak itxuraren eta marraren alienazio estrategia bat segitzen du, dekonstrukzioaren eta fragmentazioaren bidez. Haren helburua abiapuntuko gaiarekiko abstrakzio maila baten erdiestea da, zeinetan erreferentziazko baloreak eta balore formalak oreka tinki batean dauden.
Gisa horretan, fragmentazioaren eta berriz juntatzearen logikak leku nagusia hartzen du egitasmoan. Osotasunaren eta bere zatien arteko harremana bere mugetaraino eraman behar da, erreferentziaÀâ'' /Àâ'' autoerreferentzia dikotomiaren hausteko eta horrela ordena formal eta sinboliko berrien sortzeko. Zatiak ordena berri batean berriz juntatzeko mementoan, unitate bat bere osotasunean berriz osatzen dute, baina beren jarraikitasunik eza edo barneko haustura argiago erakutsiz.Àâ''
Artista honi loturik
Bost artista gazte hautatuak
2015eko Itzal Aktiboa sariaren finalarentzat
2015eko Irailaren 11a


Eluska Zabalo Monje
Bilbo