Gregory Cuquel

Grégory Cuquel Baionan sortua da, 1980an. Ateleria Bidarten du eta bolumen kurtsoak ematen ditu, Euskal Kostalde - Aturri Hiriguneko Arte Eskolan (École d'artÀ€â€š'' de l'Agglomération Côte Basque à¢'€'“ Adour). Erakusketa honetan, Berunezko minaz paperean egin marrazki andana bat presentatzen du, "jardin de brisement" titulupean. Kurbek, pleguek eta zirrituek gogo ibilbide eta arkitekturak agerrarazten dituzte, musikak inspiraturik.

"Musika entzunez, ardura William Basinski musikagilearena, atelerian orriak zabaltzen ditut. Grafitoa lehertzen dut, errauts baten erdiesteko. Errauts horri batzuetan urina edo disolbatzailea gehitzen dakot. Ekaiaren egoera horretatik abiatuz, ene orria horrekin torratzen dut, kurbak, pleguak eta zirrituak agerrarazteko.

"Jestuen artean orduan sartzen ahal den denborari leku garrantzitsua ematen dakot. Torratu arau, bilakaera ñimiño batzuek marrazkia aberasten dute, gogo ibilbide eta arkitekturak agertzen edo desagertzen dira. Paperak jestu horiek irensten ditu, leku batzuetan sakonuneak egiten dira da eta horren arrastoak gelditzen dira. Orduan, begia ekaietan sartzen ahal da, xehetasunari inportantzia emanez."

Sarirako lehiakidea
avatar

Gregory Cuquel

Bidarte

Artista erakutsiak