Iñaki Olazabal

1983an ekin zion ibilbide artistikoari, Andoaingo (Gipuzkoa) Sorabillako lantegian parte hartuz.

Zenbait ikastarotan parte hartu du Artelekun (Donostia) 1986 - 1990 ikasturtean. Düsseldorf-ko Kunstakademie-n (Alemania) ikasi zuen 1991-1993 urteetan.

Donostiako Koldo Mitxelenan (Gipuzkoa), Getariako Museoan (Lapurdi), Baionako Museoan (Lapurdi), KUBO Kursaal aretoan erakutsi eta ARCO-ko hainbat ediziotan parte hartu du zenbait arte-galerien bitartez, hala nola Moises Perez de Albeniz Madrilen (Espainia), Carreras Mujica Bilbon (Bizkaia)… Horretaz gain leku pribatu zein publiko askotan erakutsi du eta Euskal Herrian, Espainian, Alemanian eta Frantzian.

Proiektu eskultorikoak egin ditu, hala nola Gipuzkoako Oria ibaia, 7 piezako multzoko eskultura, ibaiaren ibilbide osoan zehar barreiatuak direnak. Beste batzuk daude Zegaman, Ordizian, Ikaztegietan, Tolosan, Andoainen, Zubietan eta Orion (Gipuzkoa).

Obrak ditu zenbait bilduma publikotan: ARTIUM museoan, Gipuzkoako Aldundian, Alacanteko Diputazioan, Gipuzkoako Batzar Nagusian, KUTXAn, Angeluko Beatrix Enean, Alcobendas-en, Andoainen, Gasteizen, Zumaian, Ordizian, Urdazubiko Museoan; baita bilduma pribatutan ere: Nautilus-Lanzaroten, Itzal Aktiboan (DonibaneGarazi), Ignacio Zuloaga 100 urte Fundazioan, Santiago Etxean (Zumaia), Berta Belazan (Bilbo), La Minoterie Nayart-en (Pau, Okzitania), eta gehiagotan ere Euskal Herria, Espainia, Alemania, Frantzia edota Suitzan.

0312 KM


400 x 200 x 150 cm


Artista honi loturik

Kide eratzailea
avatar

Iñaki Olazabal

Zumaia, 1959

Artista erakutsiak