Josette Dacosta
Josette Dacosta kolorista da. 1944an Bordelen sortua da. Itzal Aktiboa elkarteko kide sortzaileetarik da. Abstrakzio espresionistatik hurbil den pintura egiten du. Ibilbide artistikoa Madrilen hasi zuen, Teresa Muñiz artista abstraktuaren estudioko ikasle gisa, 1987an.
Koloreak landuz, gai eta euskarri desberdin anitz baliatzen ditu, afixa zirtzikatuak, igeltsuzkoxingolak, eta gai organiko desberdinekin (artilea, lastoa, etab.) kolaketa eginez. Jende jarduera oro joankorra dela jakinez, gustatzen zaio elementuekin jostatzea, eguzkia, euria eta haizea bere sorkuntzetan eragiterat utziz. Haren obrak bilduma publiko eta pribatu batzuetan daude, Alemanian, Frantzian, Espainian, Ingalaterran eta Estatu Batuetan. Ateleria Donibane Garazin du (Nafarroa Beherean).
izenik gabe
60 x 60 cm
izenik gabe
60 x 60 cm
izenik gabe
60 x 60 cm
izenik gabe
60 x 60 cm
Izenik gabe
100 x 100 cm
Artista honi loturik
Itzal Aktiboak 15 artisten arte-lanak erakusten ditu Eibarko Portalean
Elkarteko sortzaileak, kide aktiboak, ingurukoak edota Itzal Aktiboa Saria jaso zutenak dira eta orotara 51 obra jarri dutugu ikusgai: margolanak, eskulturak, instalazioak.
2020eko Urriaren 17a
Aulkien piramidea Donibane Garazira itzultzen da
Baigorri, Donibane Garazi, Sohüta eta Oztibarreko ikastoleen haurrek margotutako aulkiak Donibane Garazira itzuli dira, Ordizian egindako erakusketa batean parte hartu ondoren.
2019ko Urriaren 01a
Euskararen eta euskal kantuaren historia
2017ko Maiatzaren 23a