Laura Delgado Guillén
Laura Delgado Zaragozako Arte Ederretan ikasle dugu. "75 años en la memoria" (75 urte oroimenean) izeneko instalazioa aurkezten digu, gertakari historikoan iradokirik: 1938ko maiatzean, Iruñea ondoko San Cristobal Gazteluko presondegi frankistatik, 795 preso errepublikarrek ihes egin zutenekoa. Horietarik 206 ihesi zihoazenean hil zituzten eta beste 14 fusilatu zituzten, berantago, gidari zirela aitzakiapean. Kasik beste guztiak berriz atxilotu zituzten. Soilik hiruzpalauk Frantses Estatuko mugara, askatasunera, iristea lortu zuten.


Laura Delgado Guillén
Iruñea