Keixeta artistak klima eztabaida ekarri du Oztibarreko ikastolara

2022ko Abenduaren 03a

Munduko gobernuak berotze globalaren aurrean zer egin galdetzen duten bitartean, Nafarroa Behereko Oztibarre ikastolako haurrek arazo berari begiratzen diote margolan baten bidez.

Ikastetxeko jardueren gelan horma batean zintzilik, Keixeta artistaren "Izotz Mendia" margolan batek urtze prozesuan dagoen iceberg bat erakusten du. Itzal aktiboa elkarteak "Margolan bat eskolan" proiektuaren baitan lagatakoa, margolanak klima krisiari adierazpen grafikoa ematen dio, haurrak nola aurre egin eztabaidatzera gonbidatzen ditu.

Arroan (Gipuzkoa) 1963an jaioa, Txiki Agirre "Keixeta"-k disolbatzaileekin diluitutako pintura industriala erabiltzen du eta paperezko euskarrietan aske aplikatuta kolore-collageen antza duten lanak egiteko.

Haren margolanek, abstrakziorako joera badute ere, bere ingurune naturalari erreferentzia egiten diote sarri, batez ere bizi den Zumaiako itsasoari eta "Flysch" itsaslabarrei, eta baita ingurumenari buruzko eztabaida handiei ere. Bere kezka nagusietako bat berotze globalak suposatzen duen mehatxua da. Oztibarreko ikastolako margolana gai honen inguruko sorta baten parte da..

Keixetaren obra Oztibarreko ikastolan

Klima-aldaketa arte bisualen klasean

2023ko Abenduaren 16a

Hiru hilabetez, Donibane Garaziko Lizeo Frantseseniako ikasleek krisi klimatikoaren ondorioez hausnartzeko aukera izan zuten, Txiki Agirre "Keixeta" artistaren margolan batean inspiratuta.

Zoe Bray-ren "Bizitzaren etapak" margolana Garaziko ikastolan

2021eko Azaroaren 18a

Egun batzuk daramatzate Garaziko ikastolako haurrek ikaskide berriak: zazpi pertsonaia adin, tamaina eta itxura ezberdinetakoak, Zoe Bray artistak bi metroz bi metroko lauki batean margotua. Margolanak bertan jarraituko du urtarrila amaierara arte. Haurrentzat, hauek artelan bat ez ezik, hau sortu duen artista ezagutzeko aukera da.

Gonzalo Etxebarriaren margolan bat eskolan

2021eko Urtarrilaren 09a

Ezin dira pandemia garaian haur multzoak erakustetxeetaratu artelanen ikustera. Baina eskoletara jinez bereganatzen ahal da artea. Hau da "margolan bat eskolan" Itzal-aktiboak bideratu egitasmoaren helburua.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723