Gonzalo Etxebarriaren margolan bat eskolan

09 Enero 2021

Ezin dira pandemia garaian haur multzoak erakustetxeetaratu artelanen ikustera. Baina eskoletara jinez bereganatzen ahal da artea. Hau da "margolan bat eskolan" Itzal-aktiboak bideratu egitasmoaren helburua.

Larzabalen, Oztibarreko ikastolako haurrek, aste ainitzetan beren artean ukan dute, azaro-abenduetan, Gonzalo Etxebarria xiberotar artistaren obra. "Babakak" izenburuak ardi gorotzak esan nahi du zubereraz.

Haurrek eskolan dagoen garaian, astia dute margolana ezagutzeko, aditzeko egilearen ibilera eta halaber berak ere sartzeko sorkuntza artistikoan.

Hurbiletik aztertzeko margolana, bideo labur batean agertuz, artistak obra azaltzen du eta ludiko maneran gida-joko bat erabiliz haurrei emaiten zaie ikustera artista bera bere artelanaz hitzegiten.

Mirentxu Lako Oztibarreko ikastolako zuzendariaren erranean, "obra gelan instalatu dugun pundutik, giro berezi bat zuxun gelan, obrak bere presentzia eta arima zabaldu dixi. Haurrak errespetu handiz sartzen zituxun gelan, obraren eraginez."â'€'Œ

Bideo honetan, Martta Lako Oztibarreko ikastolan lehen urteko irakasleak Gonzalo Etxebarriaren koadroarekiko elkarbizitza-lankidetza esplikatzen du.

Donibaneratuko da obra hau bera Garaziko ikastolako haurren artera. Bitartean, Zoe Bray artistarena Larzabalen izanen da.

El cambio climático en el aula del liceo

16 Diciembre 2023

Durante tres meses, los alumnos de la clase de Prácticas de Cultura y Arte del Liceo Frantsesenia de San Juan de Pie de Puerto tuvieron la oportunidad de reflexionar sobre las consecuencias de la crisis climática, inspirándose en un cuadro del artista Txiki Agirre "Keixeta".

Contactar con el arte abstracto

18 Octubre 2023

Jóvenes de diferentes edades visitaron la exposición de pinturas de Oaia Peruarena en la Prisión de los Obispos de San Juan de Pie de Puerto.

El iceberg de Keixeta en Eperra ikastola

02 Junio 2023

Calor intenso, tormentas, inundaciones, granizadas, sequías: los alumnos de Eperra ikastola, en Chéraute (Xiberoa), entraron en el corazón de la crisis climática a través del cuadro "Izotz Mendia" ("Iceberg") de Keixeta.

"Les étapes de la vie" de Zoe Bray à l'ikastola de Garazi

18 Noviembre 2021

Depuis quelques jours, les enfants de Garaziko ikastola à St Jean Pied de Port ont de nouveaux camarades de classe : sept personnages, d'À¢ge, de taille et d'allure différents, peints dans un tableau de deux mètres sur deux mètres par l'artiste Zoe Bray.

Contáctanos


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723