Etsaia ala laguna? Minotauro bat ikasgelan
2023ko Otsailaren 23a
Hainbat hilabetez, Oztibarreko ikastolako ikasleek eta gero Sohútako Eperra ikastolakoek ikasgela Minotauro batekin partekatu zuten.
Izaki mitiko hau, erdi gizon, erdi zezena, 1944an Zaragozan jaiotako Felix Anaut-en koadro baten gai kasik abstraktua izan zen.
Eskuen eta oinen zurrunbiloan, margolariak zezenketak eta Picassoren margolanak aipatzen ditu, Minotauroa bere gairik gogokoena delarik. Koadroa, sorta baten barnean, Itzal aktiboa-k prestatzen zuen "Margo bat eskolan" programaren baitan.
Haurrek gorputz atalak aztertu eta pintura teknika desberdinak esperimentatu zituzten. Anaut-en konposizioaren keinu-askatasunaz baliatuz, kolore eta materialen jokoan sartu ziren,
Anaut-ek artea ikasi zuen Madrilgo Círculo de Bellas Artes-en, eta, ondoren, Parisko Montparnasse Arte eta Marrazketa Eskolan 1978-1979an. Ingalaterran, Irlandan eta Frantzian bizi eta lan egin ondoren, orain Espainian bizi da.