Gonzalo Etxebarriaren margolan bat eskolan
January 09, 2021
Ezin dira pandemia garaian haur multzoak erakustetxeetaratu artelanen ikustera. Baina eskoletara jinez bereganatzen ahal da artea. Hau da "margolan bat eskolan" Itzal-aktiboak bideratu egitasmoaren helburua.
Larzabalen, Oztibarreko ikastolako haurrek, aste ainitzetan beren artean ukan dute, azaro-abenduetan, Gonzalo Etxebarria xiberotar artistaren obra. "Babakak" izenburuak ardi gorotzak esan nahi du zubereraz.
Haurrek eskolan dagoen garaian, astia dute margolana ezagutzeko, aditzeko egilearen ibilera eta halaber berak ere sartzeko sorkuntza artistikoan.
Hurbiletik aztertzeko margolana, bideo labur batean agertuz, artistak obra azaltzen du eta ludiko maneran gida-joko bat erabiliz haurrei emaiten zaie ikustera artista bera bere artelanaz hitzegiten.
Mirentxu Lako Oztibarreko ikastolako zuzendariaren erranean, "obra gelan instalatu dugun pundutik, giro berezi bat zuxun gelan, obrak bere presentzia eta arima zabaldu dixi. Haurrak errespetu handiz sartzen zituxun gelan, obraren eraginez."à¢'â¬'Å
Bideo honetan, Martta Lako Oztibarreko ikastolan lehen urteko irakasleak Gonzalo Etxebarriaren koadroarekiko elkarbizitza-lankidetza esplikatzen du.
Donibaneratuko da obra hau bera Garaziko ikastolako haurren artera. Bitartean, Zoe Bray artistarena Larzabalen izanen da.