Gorputzak mozten eta osatzen: lan dibertigarria ikasgelan

2023ko Uztailaren 27a

Neska gazte baten margolanean, Virginia Santos Itoiz artista iruindarrak haur zehatz bat, baino haurtzaroa irudikatzen duen irudi bat erakutsi nahi izan du.

Beraz, Interneten aurkitutako haurren argazki ezberdinetako elementuak nahastu ditu, berak deitzen duen "Frankenstein" pertsonaia baten egiteko.

Oztibarreko ikastolako ikasleak adibide hortaz inspiratu ziren, koadroaren aurrean lan eginez gelan.

Lehenik, luzeran itsatsitako paper orrietan marraztu zituzten pertsonaiak. Ondoren, orriak moztu zituzten, burua bakarrik atxikiz eta gainerako gorputz atalak ausaz banatuz. Eta, azkenik, zatiak berriz bildu zituzten erretratu konposatu berriak sortzeko.

Hasieran, prozedurak haurrak harritu zituela kontatu digu Mirentxu Lako ikastolako zuzendariak. Ikasleak kezkatuta zeuden, ez baitzekiten euren marrazkien ordez zer lortuko zuten eta pertsonaien gorputzak nola berriz osatuko zituzten.

Baina laster, sartu ziren jokoan. "Harrigarria izan zen haientzat, bainan biziki ludikoa ere," kontatu digu Mirentxuk. "Biziki untsa pasatu genuen."

Klima-aldaketa arte bisualen klasean

2023ko Abenduaren 16a

Hiru hilabetez, Donibane Garaziko Lizeo Frantseseniako ikasleek krisi klimatikoaren ondorioez hausnartzeko aukera izan zuten, Txiki Agirre "Keixeta" artistaren margolan batean inspiratuta.

Zoe Bray-ren "Bizitzaren etapak" margolana Garaziko ikastolan

2021eko Azaroaren 18a

Egun batzuk daramatzate Garaziko ikastolako haurrek ikaskide berriak: zazpi pertsonaia adin, tamaina eta itxura ezberdinetakoak, Zoe Bray artistak bi metroz bi metroko lauki batean margotua. Margolanak bertan jarraituko du urtarrila amaierara arte. Haurrentzat, hauek artelan bat ez ezik, hau sortu duen artista ezagutzeko aukera da.

Gonzalo Etxebarriaren margolan bat eskolan

2021eko Urtarrilaren 09a

Ezin dira pandemia garaian haur multzoak erakustetxeetaratu artelanen ikustera. Baina eskoletara jinez bereganatzen ahal da artea. Hau da "margolan bat eskolan" Itzal-aktiboak bideratu egitasmoaren helburua.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723