2 000 euroko saria eta bi egonaldi artistikoa, Nafarroan

2018ko Apirilaren 07a

Itzal aktiboa sariaren lehiaketa antolatzen dugu, Euskal Kultur Erakundearekin eta Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikideko Zentroarekin partaidetzan.

Saria 2 000 eurokoa izanen da. Paraleloki, bi artista Uharteko Arte Garaikideko Zentroan gomitatuak izanen dira, egonaldi artistikoaren egiteko, 2019ko urtarrilaren 25etik, martxoaren 3ra.

Hautagaitzen aurkezteko azken epea 2018ko uztailaren 15a da. Finaletarako sailkatuko diren artisten obrak erakusketa kolektibo batean aurkeztuak izanen dira, Donibane Garazin, 2018ko urrian.

Klima-aldaketa arte bisualen klasean

2023ko Abenduaren 16a

Hiru hilabetez, Donibane Garaziko Lizeo Frantseseniako ikasleek krisi klimatikoaren ondorioez hausnartzeko aukera izan zuten, Txiki Agirre "Keixeta" artistaren margolan batean inspiratuta.

Zoe Bray-ren "Bizitzaren etapak" margolana Garaziko ikastolan

2021eko Azaroaren 18a

Egun batzuk daramatzate Garaziko ikastolako haurrek ikaskide berriak: zazpi pertsonaia adin, tamaina eta itxura ezberdinetakoak, Zoe Bray artistak bi metroz bi metroko lauki batean margotua. Margolanak bertan jarraituko du urtarrila amaierara arte. Haurrentzat, hauek artelan bat ez ezik, hau sortu duen artista ezagutzeko aukera da.

Gonzalo Etxebarriaren margolan bat eskolan

2021eko Urtarrilaren 09a

Ezin dira pandemia garaian haur multzoak erakustetxeetaratu artelanen ikustera. Baina eskoletara jinez bereganatzen ahal da artea. Hau da "margolan bat eskolan" Itzal-aktiboak bideratu egitasmoaren helburua.

Gurekin harremanetan sar


ItzalAktiboa - Zitadelaren karrika, 22 - 64220 DONIBANE GARAZI
+33671005723