Cécile Mestelan
Cécile Mestelan Baionan sortu zen, 1988an. Biarritzeko École Supérieure d'Art des Rocailles eskolan ikasi zuen, non Arte Plastikoetako Diploma erdietsi baitzuen, eta Lausanako kantonamenduko (école cantonale d'art) eskolan, non Ikusteko Arteetako Master diploma erdietsi baitzuen. Gaur egun Bidarten eta Lisboan egoiten da. Ateleria Lisboan du.
Erakusketa honen karietarat, artelazkizko oinarrietan ezarri eskultura ttipiak erakusten ditu, zeini Fétiche-Fetixa izena eman baitio. Artistak lehenik moldeak sortzen ditu, gero zeramika hutsezko estatuak serieka egiteko, organikoa eta geometrikoa, groteskoa eta estilizatua, elkartuz. Haren obrek Brancusi eta Miró bezalako artisten obrak oroitarazten dituzte, bai eta usu loturik gaituzten "suerte on ekartzeko gauzakiak".
Munduko artea Koons artistaren ondoko garaian kokatzen den honetan, monumentu bilakatu erlikia anatomikoa indarrean itzultzen den honetan, orain akitua den modernotasun esperimental batek itorik, konplexurik gabeko primitibismo minimalista duten zeramikazko eskultura ttipi horiek oraingo sorginkeria berri bat adierazten ote dute?
Helbururik gabekoak iduri dute eta artelazkiaren guritasun hitsaren eta zeramikaren zuritasunaren eta gogortasunaren arteko kontrasteak itxura hori indartzen du. Horrek eguneroko gauzakiek gure bizian duten eginkizunaz galdezka aritzera sustatzen gaitu.
Artista honi loturik
Bost artista gazte hautatuak
2015eko Itzal Aktiboa sariaren finalarentzat
2015eko Irailaren 11a

Cécile Mestelan
Bidarte