Maite Pinto

Maite Pinto Zangróniz (Logroño, 1993) Artean graduatutako diziplina anitzeko artista da (2015), pinturan eta grafikan Euskal Herriko Unibertsitatearen(EHU) aipamenarekin. Erasmus trukea egin zuen Sheffield Hallam University-n (2013-2014) eta 2017an MA in Fine Arts bat (Arte Ederretako Masterra) amaitu zuen distintzioarekin, Manchester School of Art-en (Erresuma Batua).

Egonaldi artistikoetan ibili da Scuola Internazionale di Grafica de Venezia-n (2016), JOYA Arte + Ecologia, Almerian (2017), eta The Solomon R Guggenheim Museum-ek (New York, 2017) aukeratutako artista bat izan da Basque Inter Program Grant programerako. 2020an CIEC fundazioaren serigrafia eta kalkografia moduluak amaitu zituen.

Erakusketen aldetik, Montehermoso (2015), PS Mirabel (Manchester)2017, Castlefield Gallery (Manchester) 2018 eta Open Portfolio 2019 (Bilbo) kultur etxeetan egindako erakusketak liratezke aipagarrienak, besteen artean.

2018an, Euskal Herriko gazte sorkuntza garaikidearen Itzal Aktiboa Saria jaso zuen. 2019an, Bilbao Arte Fundazioaren ekoizpenerako laguntza jaso zuen, eta Stand el Correo egitasmoagatik saritu zuten FIG Bilbaon. 2020an Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza eta ekoizpen beka jaso zuen.

Vueltas


88 x 62 cm

Vista alegre


45 x 50 cm

Misa


45 x 50 cm

Denominacion de origen


88 x 62 cm

Artista honi loturik

Maite Pintok 2018ko Itzal Aktiboa Saria eskuratu du

Bilboko Maite Pinto hautatua izan da Itzal Aktiboak antolatzen duen "GazteArtea", sorkuntza garaikidearen saridun gisa, The Kindness of Strangers proiektuari esker. Proiektu horrek Espainiako Gerla Zibilaren denboran Ingalaterrara igorriak izan ziren 4 000 haur errefuxiatuen historia kontatzen du.

2018ko Urriaren 05a

Lehiakide | Saritua
avatar

Maite Pinto

Bilbo, 1993

Artista erakutsiak