Maritxu Juantorena
Maritxu Juantorena Baigorrikoa da sortzez (1969).
Ikasketak Girondako Arte Eskola departamentalan egin ondoren, tindatzen hasi zen 1992an.
Autodidakta gisa segitu zuen bidea,"Maitxu" izenpean (Gaur egun berritz Maritxu erabiltzen dut).
Zenbait urte Parisen pasa ondoren, Euskal Herrira hurbiltzea erabaki zuen eta 2006an bere ateliera instalatu zuen sorterrian.
Adierazteko beharrak bultzaturik eta bere gogo eta sentipenek bideraturik, intuitiboki pista desberdinak esploratzen ditu serieka.
Bere lana aitzinatu arau, bere lehen obretan agertzen zirengorputz biluziak eta haien marrak ezabatu dira pixkanaka, abstraktuagora.
Kolorea, ordea, nagusitu da eta serie bakoitzari ekarri dio bere tinta.
Beren baitatik inposaturik, forma batetik bestera, koloreek hain dute lekua hartzen, oposatzen, ezkontzen, non taularen gainean urtzen diren.
Geruza batetik bestera eta egunez egun, ikusgarri bihurtzen da barne unibertsoa, eta proposamen eta iradokizun mundu aberats bat sortzen du, zeinetan bakoitza aske izanen den interpretatzea eta sumatzea bere sensibilitate eta irudimenarekin.
1999ean, Maritxu Juantorenak (Maitxu),Paueko Larrazkeneko Arte Ederren saloinean, "gazteen saria" jaso zuen. 2002an "Salon des indépendants de St Jean de Luz"eko epaileen aipamena errezebiti zuen.
2008an, "Rencontres Artistiques des Coteaux de Blaye"ko saloinean lehen saria lortu zuen.
2020an, bere jatorrizko "R" itzultzea erabaki zuen, Maitxu desagertzen da... MaRitxu Juantorena izango da.
Ur jainkotarrak
92 x 73 cm
Paradisu baten geografia
92 x 73 cm
Animaliak
50 x 50 cm
izenik gabe
50 x 50 cm
Artista honi loturik
Itzal Aktiboak 15 artisten arte-lanak erakusten ditu Eibarko Portalean
Elkarteko sortzaileak, kide aktiboak, ingurukoak edota Itzal Aktiboa Saria jaso zutenak dira eta orotara 51 obra jarri dutugu ikusgai: margolanak, eskulturak, instalazioak.
2020eko Urriaren 17a