Muriel Platero

Modu figuratiboan, gizakia ikertzen entsaiatzen naiz ikuspuntu desberdinetatik: gizakia animaliarengandik bereizten duen muga xekatuz, bere pentsamenduak eta sentipenak aipatuz, bere gorputza hurbiletik aztertuz (zein neurritan gogoak hura kontrolatzen duen).

Gehienetan, nire pertsonaiak sufritzen ari dira, edo postura txarrean, horrela benetan direnarengandik hurbiltzen saiatzen direla iduritzen zait, itxurakeriarengandik urrunduz.

Bistan da, nire sorkuntzek, ikusten, entzuten eta bizitzen ditudan gauzetan dute iturri. Beraz nire lana garai berezi batean kokatzen da behar ba, bainan ez da arte garaikidearen berpitze ala eraldatze izapide batean kokatzen. Ez da arteari buruz ikerketa bat.

Nire sorkuntzak ez dira erantzunak, galderak baizik.

Laburbilduz, gizakiaren gizatasunaren puska xekatzen dudala erraten ahal da.

Erakutsia
avatar

Muriel Platero

Baiona

Artista erakutsiak