Zaloa Ipiña
Zaloa Ipiña, arte ederretan lizentziatutako artista bisualak, grabatu garaikideko masterra egin zuen Coruñako CIEC Fundazioan. Gizarte-arazoengatik oso gaztetatik interesatua, bere arte-proiektu berrienek ezintasun pertsonalak eta aldi berean gizartearen zati handi bati ere eragiten dizkioten arazoak izan dituzte abiapuntu, hala nola, habitata, bizigarritasuna, kultura-uniformetasuna, hizkuntza gutxituak eta abar., arazo horiek plastika poetiko batera eramaten dituelarik, beti ere, ikuspegi pertsonal eta aktibotik abiatuta.
Arte sorkuntzarako hainbat beka jaso ditu, besteak beste BilbaoArte Fundazioan edo Bizkaiko Foru Aldundiaren; bai eta zenbait egoitza artistiko burutu, hala nola, Bartzelonako Centre D'art Contemporani Piramidón-en.
Banakako erakusketen artean nabarmentzekoak dira: Bilboko Euskal Museoa (2020), Fuenlabradako (Madril) Centro de Arte Tomas y Valiente (2019), Durangoko Arte eta Historia Museoa (2018), BilbaoArte Fundazioa (2017), Bilboko Rekalde Aretoa (2016), Reuseko Antoni Pinyol galeria (2016) edo Bilboko Windsor Kulturgintza galeria (2014). Taldeko erakusketei dagokionez aipatzekoak dira, hala nola, Vitoria-Gasteizko TalKa galeria, Guggenheim Bilbao Museoa (Eginberri 2017) edo Zaragozako A del Arte galeria.
Uniforme ≠Unibertsal
44 x 66 cm.
Menderatuak ordea beti gara inposatzaile
Espazio publikoetan zintzilikatzen zen debeku-kartel gisa, alfonbra honek –jatorrian mota guztietako oinatzak eta zapaltzeak jasaten dituen objektuak– Frantziako espetxe-sistemak XIX. mendean hartutako neurri bat erakusten digu. Geroago oinarrizko hezkuntzara hedatu zen, eta oso ohikoa bihurtu zen hormatik zintzilikatzea inskripzio hori zuen errotulua. "Debekatuta dago lurrera txistua botatzea eta patois-ez hitz egitea".
Patois hitzak adierazpen urriari egiten zion erreferentzia bere sorreratik. Urteetan zehar esanahia zabaltzen joan zen eta, hitz hau erabilera kulturadunetan finkatzen joan zen heinean, frantses kultua ez ziren tokiko hizkuntza edo hizkuntza propio guztiei erreferentzia egiten bukatu zuen, urritasunaren eta gutxiespenaren konnotazioa mantenduz. Ez dago irain handiagorik esaldi bakar batean.
Jatorrizko debekuaren inguruan, mespretxua pairatu zuten estatu frantseseko zazpi hizkuntzetan itzulita irakur daiteke esaldi bera: euskaraz, bretoieraz, okzitanieraz, katalanez, alsazieraz, korsikeraz eta arpitanez. Guk hizkuntza inposatu egiten baldin badugu gure hizkuntza propioan bizitzen saiatzen garelako, zer esango litzateke edozein hizkuntza gutxituko biztanleei buruz horrelako esaldiak edo neurriak erabiliko balituzte hizkuntza hegemonikoaren mespretxurako?
Artista honi loturik
Itzal Aktiboak 15 artisten arte-lanak erakusten ditu Eibarko Portalean
Elkarteko sortzaileak, kide aktiboak, ingurukoak edota Itzal Aktiboa Saria jaso zutenak dira eta orotara 51 obra jarri dutugu ikusgai: margolanak, eskulturak, instalazioak.
2020eko Urriaren 17a
Zaloa Ipiña
2011ko Itzal Aktiboa Sariaren irabazlea
Arte garaikidearen gazte sorkuntzarako 2011ko Itzal Aktiboa sariaren finalistak diren bost gazte artisten obrak erakutsen ditugu, Donibane Garazin. Euskal Herri osotik arte munduan adituak diren 11 epaimahaikidek Zaloa Ipiña saritu dute argiari buruzko lan batengatik.
2012ko Martxoaren 06a